'Algaraka'-k baditu lehiakideak

Mireia Bikuña 2024ko api. 29a, 19:10

Bakarrizketa lehiaketan parte hartuko dutenak.

Algaraka Bakarrizketa Lehiaketako epaimahaikideek aukeratu dituzte lehiaketan arituko diren hamaika bakarrizketariak eta publikoak ere aukeratu du hamabigarrena. Guztira 15 bakarrizketarik eman dute izena lehiaketan eta horietatik hamabik izango dute zuzeneko saioetan euren bakarrizketa aurkezteko aukera.

Epaimahaiak aukeratutako lehiakideak dira: Xabin Fernandez, Maider Mimi, Joana Arakistain, Gaizka Sarasua, Ander Malbadi, Manex Astigarraga, Amaia Ruiz de Galarreta, Ion Martinez Txiki, Mikel Iriarte, Joxe Aldasoro eta Asier Galarza. Bestalde, publikoak, boto bidez, Josu Arrizabalaga aukeratu du.

Maiatzean

Lehiaketa maiatzeko lau egubakoitzetan egingo da. Lehenengoa eta azkena Bergaran, eta erdiko biak Urretxu-Zumarragan eta Zumaian. Kanporaketa bakoitzean lau bakarrizketarik hartuko dute parte eta 6-8 minutuko bakarrizketa aurkeztuko dute.

Honako hauek dira datak:

  • Maiatzaren 10ean, lehen kanporaketa, Bergarako Seminarixoan, 20:00etan
  • Maiatzaren 17an, bigarren kanporaketa, Urretxuko Labeaga aretoan, 20:00etan
  • Maiatzaren 24an, hirugarren kanporaketa, Zumaiako Aita Mari aretoan, 20:00etan
  • Maiatzarek 31n, finala, Bergarako Seminarixoan, 20:00etan

1.85o euro saritan

Guztira lau sari banatuko dituzte,  modu honetan:

  • Lehenengo saria: 1.000 euro + Bergarako tostoiak eta erreilenoak
  • Bigarren saria: 600 euro + Bergarako tostoiak eta erreilenoak
  • Bergara Saria: 250 euro, herrian gastatzeko bonotan
  • Publikoaren Saria: Bergarako Zumelaga jatetxean afaria eta Lamaino Etxeberri nekazari-etxean gaua eta gosaria

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak