Urtebete eta gero, Ohorezko mailara berriz ere

Miren Arana Pagaldai 2024ko api. 27a, 21:37

Berdinketarekin nahikoa zuten arren, Bergarak 3 eta 1 irabazita mailaz igotzea lortu du; urte bete eta gero bueltan dira Ohorezko mailan.

Agorrosineko harmailak lepo bete dira Bergara eta Seguraren arteko partidan. Sailkapenean lehenengoak izanik, berdinketa edo garaipen bat baino ez zuten behar bergararrek berriz ere Ohorezko mailara igotzeko. Markagailuan 3 eta 1 amaitu da partida, eta Bergarako neskek mailaz igotzea lortu dute; Nahia Etxarri, Maider Jorge eta Lide Albenizek sartutako golekin.

"Erraza izan da, eta kontrolpean izan dugu partida uneoro" aitortu du BKEko presidenteak, Iosu Elorzak.  Beste bi partida aurretik dituzten arren, bermatua dute neskek igoera eta taldekideak "oso pozik" daude: "hasiera batean ez genekien taldeak aurrera jarraitzerik izango zuen, hala ere azkenean taldea osatu genuen eta neskek izan duten elkarlanaren erantzunak izan ditu bere fruituak".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak