Lehia biziko partida Agorrosinen

Miren Arana Pagaldai 2024ko api. 27a, 17:10

Markagailuan 1 eta 1 amaitu da gaur goizean Agorrosinen jokatutako Bergara eta UDAren arteko derbia. Puntu bana irabazita, taldeek beraien postua mantentzen dute sailkapenean: lehenengo postuan UDA eta laugarrenean Bergara

Agorrosinen jokatu da Bergara eta UDAren arteko partida. Derbia 1 -1 amaituta, puntu bana eskuratu dute taldeek. "Puntu gazi-gozoa izan da guretzat, gehiago merezi genuela uste baitut" dio Unai Calzonek, UDAko entrenatzaileak.  Espero zuten bezala, partida "gogorra" izan dela ere aitortu du, "borrokatu beharrekoa". Iker Ruiz de Larramendi Bergarako entrenatzaileak ere, partidan "gogorra" izan dela adierazi du: "oso parekatua egon da edonork irabaz zezakeen".

Lehenenengo zatiko 15.minutuan iritsi da lehenengo gola, Unai Beloki aretxabaletarraren eskutik. Hala markagailuan 0 eta 1 aurretik jarri da UDA: "eraso jokaldiekin hasi gara hasieratik, eta berehala sartu dugu gola. Beraiek aldiz defentsa lanetan ibili dira". Gutxi iraun dio baina Aretxabaletari pozak, 40.minutuan Ibai Leizeaga bergararrak berdinketako gola sartu du eta. "Lehenengo 30 minututan gu baino hobeak izan dira, baina behin berdinketa eskuratu dugunean asko parekatu da partida", dio Bergarako entrenatzaileak.

Lehenengo zatian sartu dira partidako bi golak, eta horrela amaitu da partida, markagailuan 1 eta 1. "UDAk bigarrena sartzeko aukera onak izan ditu, baina ez da argi ibili. Guk ere izan dugu aukeraren bat, baina ez dugu garaipena eskuratu; hala ere, kontra erasoetan oso ondo aritu gara, eta astean zehar praktikatutakoa ondo atera zaigu", azaldu du Iker Ruiz de Larramendik.

Aurrera begira

Beste lau partida daude oraindik aurretik, eta UDAk behintzat ez du "amorerik" emango: "hurrengo partidak ditugu orain eskuartean, oraindik badugu mailaz igotzeko aukera, hala ere, presiorik gabe gabiltza, partidaz-partida".

Bergarak aldiz zail ikusten du igoera, baina amaierarate "borrokatuko" dute: "urrun daude lehenengo postuak, baina ahalik eta puntu gehien eskuratzen saiatuko gara".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak