16:00etatik 18:00etara, liburuak kalera aterako dituzte. 18:30, Kontu kanta kantaldia saioa, Itziar Saez de Ojerren eskutik
Begirada kritikoa eta fake news-ak lantzeko hitzaldia. 12-16 urteko nerabeei zuzenduta.
Aitona-amonen biografien lehiaketaren sari banaketa eta irabazaleen irakurketa egingo dute. Beheko Errota musika eskolako ikasleek girotuko dute emanaldia.
Zentro berritua ezagutzeko aukera. Ekitaldia ikasle ohiei, bezeroei, auzokideei, lagunei eta zentro berritua nahiz haren ibilbidea gertutik ezagutu nahi duen edonori zuzenduta dago.
Gazte Asanbladak auzolana deitu du; 18:00etan elkartuko dira, gaur, gaztetxean.
Apirilaren 20tik 26ra Apirilean Musika egingo dute Bergarako Musika eta Dantza Eskolak antolatuta. Honakoa da apirilaren 24ko egitaraua: 18:30 Seminarixoan, kantu kontzertua. 18:30 Antzuolan, Debagoieneko musika eskolen kontzertua. 20:00 Seminarixoan, Lander Mujikaren emanaldia.
Rosa Rubio Sanchez egilea egongo da ekitaldian, Debagoieneko Ezker Kultur Gunean gonbidatuta.
Potentzia inperialistek beren operazio militarrak zabaltzen jarraitzen dute (Ukraina, Palestina, Venezuela, Iran, Libano...), nazioarteko lege-akordio guztiak alde batera utzita eta suntsipena eta heriotza areagotuz. Armagintza negozio bat den bitartean, gerrak egongo dira, gutxi batzuentzat aberastasuna eta gehiengoarentzat pobrezia handiagoa ekarriz. Egoera hau salatzeko, Antzuola-Palestina taldeak apirilaren 24an, ostirala, 19:30ean, Herriko Plazan elkartzeko deia egiten du.
Arrasate Trikitixa Eskolaren eskutik.
Pauxa sorgin ikasle bat da, eta Akelarre inprobisatu batera gonbidatu ditu ikusleak; feminizidio historikoari, egungoari eta sorgin-ehizari buruzko kezkak partekatuko ditu, sorginen estereotipoak berrikusita. Virginia Imazek umorez eta samurtasunez aurkeztuko ditu gai horiek eta beste hainbat, ohi legez, genero-ikuspegia oinarri izanda. Prezioa: 6 euro.
Dolmenen Ibilbidean egindako indusketa arkeologikoetan aurkitutako hainbat elementu jarriko dituzte ikusgai lehendabiziko aldiz Bergaran. Erakusketa hurrengo ordutegian ikusgai: martitzenetik egubakoitzera, 18:00-20:30; zapatutan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30 eta domeka nahiz jaiegunetan, 12:00-14:00.