Potentzia inperialistek beren operazio militarrak zabaltzen jarraitzen dute (Ukraina, Palestina, Venezuela, Iran, Libano...), nazioarteko lege-akordio guztiak alde batera utzita eta suntsipena eta heriotza areagotuz. Armagintza negozio bat den bitartean, gerrak egongo dira, gutxi batzuentzat aberastasuna eta gehiengoarentzat pobrezia handiagoa ekarriz. Egoera hau salatzeko, Antzuola-Palestina taldeak apirilaren 24an, ostirala, 19:30ean, Herriko Plazan elkartzeko deia egiten du.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.