Kordoban jaiotako kazetari Araceli Caballero Garciak egingo du berba, Goienagusik gonbidatuta.
Asteroko agerraldian adineko emakumeen prekarietatea eta miseria-pentsioak salatuko dituzte. Pentsiodunen mugimendua.
Gertaera beraren inguruko hiru ekitalditan banatutako filma da Father, mother, sister, brother (Estatu Batuak, 2025, 110 min.): familia bateko kideak berriz elkartzea. Sarrera: 3 euro.
Seme-alaben heziketaren gaineko gogoeta egiteko eta bizipenak partekatzeko gurasoen eskola jarri dute abian. Garaia enpresako kideak arduratuko dira eskola dinamizatzeaz eta hilabetean behin elkartuko dira.
'Tres adioses' filma (Italia, 2025). Zuzendaria: Isabel Coixet. Iraupena: 120 minutu. Gaur ikuslearen eguna da; sarrera da 4,50 euro.
Pentsio publiko duinak, kalitatezko egoitza publikoak eta adinekoen zaintza lanetarako laguntza publikoak aldarrikatzeko elkarretaratzea.