Elisa Sala Mozos gizarte aholkulariak egingo du berba, bakardadea landu eta Debagoieneko Mankomunitateko udalerrien arteko sarea sortu gura duen Ehuntzen proiektuaren baitan.
'Zumalakarregi y la república de los Pirineos' liburuaren aurkezpena. Egilea: Joxemari Esparza. Oñatiko Nabarralde taldeko kideek antolatutako Izangogogara 2026 jardunaldien barruan.
Lantziegoko Erroiz euskal olioaren kata antolatu du Loramendi elkarteak. Izena aldez aurretik eman behar da: euskara@loramendielkartea.eus // 685 75 67 29 // 943 77 09 70 Bazkideentzat prezioa: 12 euro. Ez bazkideentzat: 15 euro.
Otsailaren 7an egingo den koko-batzea prestatzeko entsegu saioa. Gimnasioan, 19:30ean. Dantzak ikasteko eta jantziak prestatzeko saioa izango da. Otsailaren 6an ere egingo dute.
Rap sakon eta zuzena, drill eta trap estiloak uztartuta, ekarriko du ØDEI musikari lapurtarrak. Iaz kaleratutako eta 15 abestirekin osatuta dagoen Goizegi hiltzeko bigarren lan luzea aurkeztuko du. Sarrera: 6 euro.
Garazi eta Amaiur Barrena ahizpen emanaldi akustikoaz gozatzeko aukera izango da Inkernu tabernan.
Tomas Besa eskoriatzarraren lanak urtarrilaren 30era arte egongo dira ikusgai, Bibliotekan. Kolore bizien bitartez, eguneroko eszenak irudikatzen ditu:
Gasteizko Jardin Remoto eskolak antolatuta 2025eko Aratusteetako domekan ateratako argazkiak izango dira ikusgai otsailaren 27ra Arkupeko erakusketen aretoan. Ordutegia: astelehenetik egubakoitzera, 11:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik 20:00etara; eta zapatuetan, 11:00etatik 13:00etara.
Koko-batzearen gaineko erakusketa zeramika gelan urtarrilaren 16tik otsailaren 7ra. Bertan eman behar dute izena aurtengo koko-batzean parte hartu nahi dutenek.
'Habitat: Euskaldunon historia mapen bitartez' erakusketa, Euskal Herriak bizi izan duen bilakaera politiko-instituzionala erakusten duen erakusketa. Oñatiko Nabarralde taldeko kideek antolatuta.