Vorigi Vitak gidatuko du mahai-ingurua. Antolatzailea: Ndank Ndank elkartea.
Olaso dorrea euskaraz bisitatzeko aukera doan. Prezioa: tarifa kontsultatu. Publiko orokorra. Plaza mugatuak. Izena ematea beharrezkoa.
Ekain pailazoak malabarismoak, jolasak eta pailazokeriak uztartuko ditu Hautsak harrotzen ikuskizunean. Sarrera: 4 euro.
'Bob Esponja: Una aventura Pirata' animaziozko filma (AEB, 2025). Zuzendaria:Derek Drymon. Iraupena: 88 minutu. Sarrera da 4,50 euro.
'Frontera' filma (Espainia, 2025). Zuzendaria: Judith Colell. Iraupena: 101 minutu. Sarrera da 5,50 euro. Gaur bi emanaldi: 19:30ean eta 22:00etan.
Xalbadorpe erretiratuen elkarteak Elgetako KZgunearekin elkarlanean antolatuta 6 orduko ikastaroa. Urtarrilaren 16an, 19an eta 20an, 18:00etatik 20:00etara. Gaia: Whatsapp, bat bateko mezularitza zure smartphonean. Informazioa eta izen-ematea: 650 505 899 eta xalbadorpe@gmail.com.
Bergarako Buztinzale Elkartea euren lanak jarriko ditu ikusgai Aroztegin. Ordutegia: martitzenetik egubakoitzera 18:00-20:30; zapatua 12:00-14:00 eta 18:00-20:30; domeka eta jai egunak 12:00-14:00.