Somos parte del mundo (SPDM) erakundeko Nguema aktibista lesbianak Ekuatore Gineako egoeraz, LGTBIQ+ erronkez eta nazioarteko aliantzez hitz egingo du, Zuriñe Rodriguez kazetariarekin batera. Jabetze Eskolak antolatuta.
Bakardadearen fenomenoan sakonduko du, eta aurre egiteko estrategiak aurkeztuko ditu Andrea Pozo, ikertzaileak Soledades: Conocerlas para actuar hitzaldian. Gazteleraz izango da.
Iturrigorri Elkarlan elkarteak, Oñatiko udalarekin lankidetzan, mindfuldness eta erlaxazio tekniketan sakontzeko tailer zikloa (6 saio) eskainiko du Oñatin, doan. Datak: Azaroak 4, 11, 18, 25 eta abenduak 2 eta 9. Izena emateko: maribelpachecos@gmail.com.