Deba Garaia Landa Garapenak ematen duen zerbitzua. Elgetaren kasuan aurrez deitu behar da zerbitzua eskatzeko. Deitzen ez bada kamioi ez da pasatzen. Batuko den plastiko mota: Siloa estaltzeko erabiltzen den plastikoa. Belar boletan erabiltzen den plastikoa. Negutegietan eta ortuan lurra estaltzeko erabiltzen den plastikoa. Negutegiak estaltzeko plastikoa. SOKAK eta SAREAK: plastikotik bereiztuta, zaku batean ondo bilduta atera behar dira dira. PLASTIKOA TXUKUN EZ BADAGO, PUNTU HORRETAN EZ DA BILKETA EGINGO. Utzi plastikoa ARRATSALDEZ, finkatutako lekuetan, beste nonbait nahi bada aurretik deitu adosteko. Bilketa lekuren bat aldatzea nahi bada, deitu 943 76 25 47 telefonora.
Sukaldaritza ikastaroa izango da martxoaren 25ean 17:00etan hasita, Ozkarbi elkartean. Loli Ibañezek gidatuko du eta doan da. Izena emateko deitu: 617 18 49 30. Antolatzailea: Xalbadorpe elkartea.
Aretxabaletan, Antzuolan, Oñatin eta Bergaran, ohiko lekuetan. Arrasaten, Bergarako Elosuan, Elgetan, Eskoriatzan eta Leintz Gatzagan aurrez deitu behar da, 943-76 25 47 telefonora.
Pake Lekuren Ongietorri, udaberria astearen baitan. Txartelak, bi euro.
Gaurko saioan landuko duten liburua da 'Las Primas'. Idazlea: Aurora Venturini. Dinamizatzailea: Monica Leiva.
Talde txikietan banatuta: Pianoa, Akordeoia, Zeharkako Txirula, Perkusioa, Haize taldea, Gitarra taldea…
'Ezkutatu diguten historia' hitzaldia egingo du gaur Idoia Arrieta historialariak, Oñatiko Nabarralde taldeak antolatuta.
Laburbirako zortzi filmak izango dira ikusgai, Jardun Euskara Elkarteak antolatuta: Prosopagnosia, Plazer bat, Betiko Gaua, Europa, Pentsatzen dut, Hor Konpon, Goodbay Kepler eta Utlandsk.
Datorren asteartean, martxoaren 25ean iritsiko da Arrasatera LABURBIRA, euskarazko film laburren zirkuitu ibiltaria, AED elkarteak antolatu eta Arrasateko Udalak babestuta. Amaia antzokiaren programazioaren barruan eskainiko dugu emanaldia, 19:30ean hasita. Sarrerak salgai daude jadanik https://amaiaarrasate.janto.es/eu helbidean. LABURBIRAren aurtengo bilduma 8 film laburrek osatzen dute. Orotara, 97 minutuko film-labur sorta. Denetariko lanak aurkitu daitezke bertan, edukiz zein estiloz, eta horietako batzuk zenbait zine jaialditan parte hartu duten edota sarituak izan diren ekoizpenak dira. Besteak beste, Goya sarietarako hautatutako bi film (Ekain Irigorienen Europa eta Eneko Sagardoyren Betiko Gaua), Alaia Martin bertsolariak, Karmele Mitxelena eta Iraitz Mateorekin batera zuzendu duen Pentsatzen dut, Itziar Ituño protagonista daukan Ekain Martinezen Prosopagnosia eta Huezinema jaialdia irabazi zuen Utlandsk filma. Duela 22 urte abiatu zen LABURBIRA, euskaraz sortu eta ekoitzitako film laburren zirkuitua, bi helburu nagusirekin: batetik, euskal zinemagintza hauspotzea, zinemagileei beraien lanak erakusteko aukera emanaz, eta, bestetik, herritarrei euskaraz sortutako film laburrak ezagutaraztea. Ez galdu aukera!
Jakiundek sortutako proposamen honen erronka da emakumeek zientzian, artean eta letretan egiten duten lana ikusaraztea. Ikusgai egongo da gaurtik hilaren 27ra arte.
Nafarroa hegoaldeko uzta berria prest da, eta Errigora ekimenak Beste modura, denona da onura lelopean ekin dio banaketa kanpainari. Martxoaren 26ra arte egin daiteke eskaera.
Herriko sortaileek egindako artista-liburuen erakusketa liburutegian.
Txikitxu-Arrostaitz dantza taldearen historia laburtzen duen erakusketa. Ikusgai egongo da martxoaren 7tik 27ra, astelehenetik zapatura 17:30etik 20:30era.
'Habitat. Ezkutatu diguten historia' izeneko erakusketa Nabarraldek antolatuta. Hamalau horma-irudiz osatuta dago. Erakusketak irauten duen bitartean DBH4 ikasleendako bisita gidatuak egingo dituzte.
Xalbadorpe elkarteak KZgunearekin elkarlanean antolatuta, 18 orduko ikastaroa. Gaia: telefonorako google aplikazioak. Martxoaren 13tik 25era astelehenetik ostiralera 18:00-20:00 artean KZgunean. Informazioa eta izen-ematea: 650 505 899 / xalbadorpe@gmail.com.