2025/03/25 19:30
Datorren asteartean, martxoaren 25ean iritsiko da Arrasatera LABURBIRA, euskarazko film laburren zirkuitu ibiltaria, AED elkarteak antolatu eta Arrasateko Udalak babestuta.
Amaia antzokiaren programazioaren barruan eskainiko dugu emanaldia, 19:30ean hasita. Sarrerak salgai daude jadanik https://amaiaarrasate.janto.es/eu helbidean.
LABURBIRAren aurtengo bilduma 8 film laburrek osatzen dute. Orotara, 97 minutuko film-labur sorta. Denetariko lanak aurkitu daitezke bertan, edukiz zein estiloz, eta horietako batzuk zenbait zine jaialditan parte hartu duten edota sarituak izan diren ekoizpenak dira. Besteak beste, Goya sarietarako hautatutako bi film (Ekain Irigorienen Europa eta Eneko Sagardoyren Betiko Gaua), Alaia Martin bertsolariak, Karmele Mitxelena eta Iraitz Mateorekin batera zuzendu duen Pentsatzen dut, Itziar Ituño protagonista daukan Ekain Martinezen Prosopagnosia eta Huezinema jaialdia irabazi zuen Utlandsk filma.
Duela 22 urte abiatu zen LABURBIRA, euskaraz sortu eta ekoitzitako film laburren zirkuitua, bi helburu nagusirekin: batetik, euskal zinemagintza hauspotzea, zinemagileei beraien lanak erakusteko aukera emanaz, eta, bestetik, herritarrei euskaraz sortutako film laburrak ezagutaraztea. Ez galdu aukera!
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.