Online eta hezitzaileendako eta irakasleendako, Minbiziaren Aurka Gipuzkoan Elkartearen eskutik. Debalde, baina aurrez eman behar da izena: gipuzkoa@contraelcancer.es edo 943 45 77 22.
Umeendako ekintza. Izena, hemen.
Ekofeminismora hurbiltzeko gonbita.Egungo krisi ekologikoari eta sozialari aurre egiteko gakoak ezagutuko ditugu, bizitza eta natura erdigunean jarriko dituen etorkizun bidezkoago bat elkarrekin eraikitzeko. Hizlaria: Itxaso Apraiz Larruzea. Sarrera: doan.
Ikastaroa Emakumion Etxiak antolatuta: 'Suelo pélvico: una mirada hacia dentro'. Gazteleraz izango da. Gidaria: Leire Mugika Gallardo. Martitzenetan eta eguenetan, urriaren 6tik 29ra.
Menpeko senideak edo pertsonak dituztenendako ikastaroa: ' Aquí y ahora, descansando en mi cuerpo'. Gidaria: Itziar Alkorta. Martitzenetan, urriaren 6tik abenduaren 15era.
Tailer honetan josteko makina martxan jarri eta lehen osagarri eta arropak josten hasiko dira. Ordutegiak: 16:00etatik 18:00etara eta 18:00etatik 20:00etara. Prezioa: 110 euro. Bazkideek 105 euro. Aditua: Dunixe Royo Mondragon Izen-ematea: 651707936 edo emakumeak@ekinemakumeak.eus
Erakusketa hurrengo ordutegian ikusgai: martitzenetik egubakoitzera, 18:00-20:30; zapatutan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30 eta domeka nahiz jaiegunetan, 12:00-14:00.
Bi ikastaro jarriko dituzte martxan Elgetako Kzgunean Xalbadorpe elkartearen eskariz. . Google Aplikazioa zure smartphonean. 18 ordu. . Adimen artifiziala, ChatGPT eta haren alternatibak. 6 ordu. Kultura etxean 18:00etatik aurrera. Urriaren 30era arte.