Liburutegiko ipuin kontalari taldearen eskutik ipuin kontalari saio berezia, barikuan. Bi saio izango dira. 17:30-18:15, HH2, HH3, HH4 eta LH1eko umeendako. 18:30-19:15, LH2, LH3, LH4 eta LH5eko umeendako. Amaieran liburu zozketa.
Erreka Marik Euskal Herriko azken lamiak ibaia eta ibai-ekosistemak zaintzearen garrantzia gogoraraziko digu. Sarrera: doan.
Mejillon Tigre eta Harkaitz Canoren elkarlana, Bibliotekaren Egunaren harira.
19:00etan, txosnaren irekiera. Ogitartekoak egongo dira salgai. 20:00etan, Izenbarekuak txaranga. 22:00etan, DJ Oto.
Sophi kantautoreak proiektua da Flor y Troll. Bateria eta ahotsa uztartuz, proposamen eszeniko indartsua sortu du. Bere zuzeneko eta konposaketak, prentsa musikal espezializatuetan zer esana ematen hasi dira. 2025eko udazkenean kaleratu zuen bere lehen albuma eta modu independentean garatzen ari da bere ibilbide profesionala.
'La invitación' filma (AEB, 2026). Zuzendaria: Olivia Wilde. Iraupena: 108 minutu. Gaur, jatorrizko bertsio originalean. Sarrera da 5,50 euro.
Dantza urbanoak: mugitu libre eta aske sentitu. Emakumion Etxiak udazkenerako antolatutako eskaintzaren barruan. Bideratzailea: Goretti Abaunz. Hartzaileak: 14 eta 18 urte arteko neska eta lgtbiq+ pertsonak. Egubakoitzetan urriaren 9tik abenduaren 18ra.
Erakusketa hurrengo ordutegian ikusgai: martitzenetik egubakoitzera, 18:00-20:30; zapatutan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30 eta domeka nahiz jaiegunetan, 12:00-14:00.
Bi ikastaro jarriko dituzte martxan Elgetako Kzgunean Xalbadorpe elkartearen eskariz. . Google Aplikazioa zure smartphonean. 18 ordu. . Adimen artifiziala, ChatGPT eta haren alternatibak. 6 ordu. Kultura etxean 18:00etatik aurrera. Urriaren 30era arte.