Prezioa: Museoaren tarifak. Publikoa: Orokorra. Hizkuntza: Euskara. Plaza mugatuak. Izena ematea beharrezkoa: Telefonoa: 943 76 90 03 edo e-mailez: laboratorium@bergara.eus.
Gaur da urriko odol ateratzea. Aurrez hartu beharko da ordua odola emateko eta horretarako bideak dira: Donostiatik mezua jasotzen dutenek, egunean bertan deitu beharko dute zein ordutan joango diren esateko; gonbidapena jaso ez dutenek edo lehen aldiz eman gura dutenek deitu egin behar dute egunean bertan 08:30etik 13:30era bitartean telefono zenbaki honetara: 943 00 78 84. Bestalde, odol ateratzeko asteko martitzenean, eguaztenean eta eguenean ere hartu daiteke txanda internet bidez, online, gotatanta.eus loturan sartuta.
Herri Hezitzailea egitasmoko kirol taldetik hiru eguneko kirol asteburua antolatu dute. Parte hartzaileen artean herriko establezimenduetan erabiltzeko 50 euroko bonuak zozketatuko dituzte. Gaurko ekintzak: 17:00etan Orientazio jolasa haur zein helduendako kantxan edo frontoian. 19:00etan, rally autoen gaineko azalpena, plazan.
Tipi-tapa guraso elkarteak antolatuta, familia osoarentzako esperientzia dibertigarri eta harrigarria izango da, non irudimena, magia eta emozioa eskutik joango diren. Adina: 2 urtetik aurrera. Iraupena: 60 min. Prezioa: doan.
Londo calling, The Clash solasaldia Joserra Rodrigoren eskutik, Bibliotekaren Egunaren harira.
Urriaren 16an, “Zure gorputza bizitzea: baskulatik haratago” hitzaldia eskainiko du Gipuzkoako Anorexia eta Bulimiaren aurkako elkarteak (ACABE) Emakume Txokoan. Hitzaldia irekia da eta helburua du emakumeei tresna praktikoak, egunerokoak eta askatzaileak ematea ondoeza fisikoa deseraikitzeko eta Elikadura Portaeraren Nahasteak prebenitzeko, ikuspegi feministatik. Hitzaldiak azaltzen du elikadura-nahasteak ez direla aukera indibidual bat edo patologia isolatua; gainkargatzen eta baliogabetzen gaituen sistema baten aurrean garatutako egokitzapen-erantzuna eta biziraupen-mekanismoak dira. Elkartearen esanetan, gorputz-asegabetasuna oso negozio errentagarria da, gure osasun mentalaren kontura mantentzen dena. Gorputzarekiko lotura osatzea gure matxinada kolektiborik handiena da. Ez da beharrezkoa izena ematea, ateak irekita daude Emakume Txokoan
Bilboko film sozialak Nazioarteko jaialdiko film laburrak. Sarrera dohainik.
Ordiziko Umore ona eta Bergarako San Joxepe abesbatzen emanaldia. Antolatzailea: San Joxepe.
Hitzaldia: Muñagorri, giroa eta garaia. Foruak 1876 / 1976. Ezabatze agindua. Hizlariak: Eugenio Ibarzabal eta Ibai Iztueta. Sarrera: doan. Hitzaldiaren ostean, afaria egingo dute hizlariekin Pertxa Elkartean (18 euro). Afarirako izen-ematea: 610 28 97 48 edo Lanbroa Kultur Elkartearen webgunean. Antolatzailea: Lanbroa Kultur Elkartea.
Mahai-jolasekin ibiltzeko aukera Lagun Leku elkartearen lokalean. 15 urtetik gorakoendako.
Joanne Stevens egilearen 'Rios en peligro' dokumentalaren emanaldia. Natur Eskolak antolatutako Ibai-lagun 2026 jardunaldien barruan.
'Inurri itsuak' fillma (Euskal Herria, 2026). Zuzendaria: Igor Legarreta. Iraupena: 101 minutu. Sarrera da 5,50 euro.
Zer da Guraso Eskola? 15 guraso inguruk osatutako taldea, non Nerea Mendizabalek saio praktiko eta dinamikoak emango dituen. Gurasoen kezka, galdera, zailtasun edo egoeretatik abiatzen da. Askotariko gaiak lantzen ditugu: autonomia, mugak, sariak eta zigorrak, beldurrak, heriotza edo gaixotasunaren gaia nola landu, sexualitatea, agresibitatea, gurasoon esku hartzea, anaia-arreba berrien etorrera, egoera gatazkatsuak... adibide batzuk jartzearren. Guraso eta pertsona moduan hazteko gune paregabea da, haurra begiratzeko eta ulertzeko modu berriak deskubritzen laguntzen duena eta gurasooi konfiantza, ezagutza eta baliabide gehiago eskaintzen dizkiguna. Hemen guraso baten aipamena: "Taldea finkoa da. Parkekatzeko gune seguru bat da. Anitza eta era berean, kezka eta behar unibertsalek baitzen gaituena. Nereak eskarmetu handia du eta egoera denetatik ikasteko aukera ematen digu. Nire kasuan, gurasotazunaz gain, pertsona bezala hazten laguntzen dit. Nire burua sakonago ezagutu, konektatu eta errespetatzen ikasten ari naiz".
Intxorta 1937 Kultur Elkarteak antolatutako erakusketa ikusgai izango da Kulturateko klaustroan, astelehenetik zapatura, 17:00etatik 20:00etara.
Dantza urbanoak: mugitu libre eta aske sentitu. Emakumion Etxiak udazkenerako antolatutako eskaintzaren barruan. Bideratzailea: Goretti Abaunz. Hartzaileak: 14 eta 18 urte arteko neska eta lgtbiq+ pertsonak. Egubakoitzetan urriaren 9tik abenduaren 18ra.
Erakusketa hurrengo ordutegian ikusgai: martitzenetik egubakoitzera, 18:00-20:30; zapatutan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30 eta domeka nahiz jaiegunetan, 12:00-14:00.
Bi ikastaro jarriko dituzte martxan Elgetako Kzgunean Xalbadorpe elkartearen eskariz. . Google Aplikazioa zure smartphonean. 18 ordu. . Adimen artifiziala, ChatGPT eta haren alternatibak. 6 ordu. Kultura etxean 18:00etatik aurrera. Urriaren 30era arte.