2026/10/05 - 2026/10/19 03:00
ZER DA GURASO ESKOLA?
15 guraso inguruk osatutako taldea, non Nerea Mendizabalek saio praktiko eta dinamikoak emango dituen. Gurasoen kezka, galdera, zailtasun edo egoeretatik abiatzen da. Askotariko gaiak lantzen ditugu: autonomia, mugak, sariak eta zigorrak, beldurrak, heriotza edo gaixotasunaren gaia nola landu, sexualitatea, agresibitatea, gurasoon esku hartzea, anaia-arreba berrien etorrera, egoera gatazkatsuak... adibide batzuk jartzearren.
Guraso eta pertsona moduan hazteko gune paregabea da, haurra begiratzeko eta ulertzeko modu berriak deskubritzen laguntzen duena eta gurasooi konfiantza, ezagutza eta baliabide gehiago eskaintzen dizkiguna.
Hemen guraso baten aipamena: "Taldea finkoa da. Parkekatzeko gune seguru bat da. Anitza eta era berean, kezka eta behar unibertsalek baitzen gaituena.
Nereak eskarmetu handia du eta egoera denetatik ikasteko aukera ematen digu.
Nire kasuan, gurasotazunaz gain, pertsona bezala hazten laguntzen dit. Nire burua sakonago ezagutu, konektatu eta errespetatzen ikasten ari naiz"
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.