GR-289 Hartzaren Urratsaren etapa, Menditxik mendi gidariarekin. Autobusa ipiniko dute irteera puntura joateko. Aurrez eman behar da izena: 943-79 64 63 edo infoturismo@debagoiena.eus.
Mundukidek antolatzen duen lasterketa solidarioa egingo dute hamaikagarrenez. 09:00etan, izen-ematea. 09:30ean, 2004 eta 2016 urte bitartean jaiotako gaztetxoen lasterketa. 10:15ean, ibilketa nordikokoak eta oinezkoak. 11:15ean, kooperatiben arteko lasterketa. 10:00etan eta 11:00etan, zumba saioak. 12:00etan sari banaketa eta 12:30ean, zozketa.
Lehenengo denboraldiari ekingo dio Aniztasuna Mugarik Gabe areto futboleko taldeak. Etxean izango da lehen partidua eta ekitaldi berezi bat eginda hasi gura dute. Proiektua eta taldea aurkeztuko dituzte, musikarekin, jokalarien eta babesleen aurkezpenarekin eta beste jarduera batzuekin. Ekitaldia 10:00etan hasiko da eta partidua 12:00etan.
Amantalak talde feministak antolatuta, soja argizarizko kandelak egiteko tailerra. Urriaren 18an, 11:00etan, kultura etxean. Prezioa: 5 euro. Gidaria: Irma Berrizbeitia. Izen-emateak: elgetakoemakumetalde@gmail.com edo 634 42 78 99.
Hilerri ostean dauden saguzar kutxak kendu (11:00etan) eta Asentzion ipiniko dira (12:00etan). Elgetako Hamabostaldi Berdea egitarauaren barruan kokatutako ekintza da.
Bergarako Musika Bandak kontzertua emango du.
Herri Hezitzailea egitasmoko kirol taldetik hiru eguneko kirol asteburua antolatu dute. Parte hartzaileen artean herriko establezimenduetan erabiltzeko 50 euroko bonuak zozketatuko dituzte. Gaurko ekintzak: 17:00etan, pumptrack saioa. 18:30ean, bolo jaurtiketa bolatokian
Bonnie Garmus-en Lecciones de química eleberriaren egokitzapen hau, Isladak taldeak idatzi eta antzeztua da. 1950eko hamarkadara eramango gaitu. Sarrerak: 5eurotan (aldez aurretik kiroldegian eta egunean bertan leihatilan). Hizkuntza: ele bitan.
'Inurri itsuak' fillma (Euskal Herria, 2026). Zuzendaria: Igor Legarreta. Iraupena: 101 minutu. Sarrera da 5,50 euro.
Zer da Guraso Eskola? 15 guraso inguruk osatutako taldea, non Nerea Mendizabalek saio praktiko eta dinamikoak emango dituen. Gurasoen kezka, galdera, zailtasun edo egoeretatik abiatzen da. Askotariko gaiak lantzen ditugu: autonomia, mugak, sariak eta zigorrak, beldurrak, heriotza edo gaixotasunaren gaia nola landu, sexualitatea, agresibitatea, gurasoon esku hartzea, anaia-arreba berrien etorrera, egoera gatazkatsuak... adibide batzuk jartzearren. Guraso eta pertsona moduan hazteko gune paregabea da, haurra begiratzeko eta ulertzeko modu berriak deskubritzen laguntzen duena eta gurasooi konfiantza, ezagutza eta baliabide gehiago eskaintzen dizkiguna. Hemen guraso baten aipamena: "Taldea finkoa da. Parkekatzeko gune seguru bat da. Anitza eta era berean, kezka eta behar unibertsalek baitzen gaituena. Nereak eskarmetu handia du eta egoera denetatik ikasteko aukera ematen digu. Nire kasuan, gurasotazunaz gain, pertsona bezala hazten laguntzen dit. Nire burua sakonago ezagutu, konektatu eta errespetatzen ikasten ari naiz".
'Tadeo Jones y la lámpara maravillosa' animaziozko filma (Espainia, 2026). Zuzendaria: Enrique Gato. Iraupena: 94 minutu. Sarrera da 4,50 euro.
Erakusketa hurrengo ordutegian ikusgai: martitzenetik egubakoitzera, 18:00-20:30; zapatutan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30 eta domeka nahiz jaiegunetan, 12:00-14:00.
Bi ikastaro jarriko dituzte martxan Elgetako Kzgunean Xalbadorpe elkartearen eskariz. . Google Aplikazioa zure smartphonean. 18 ordu. . Adimen artifiziala, ChatGPT eta haren alternatibak. 6 ordu. Kultura etxean 18:00etatik aurrera. Urriaren 30era arte.