GR-289 Hartzaren Urratsaren etapa, Menditxik mendi gidariarekin. Autobusa ipiniko dute irteera puntura joateko. Aurrez eman behar da izena: 943-79 64 63 edo infoturismo@debagoiena.eus.
Edonork izango du parte hartzeko aukera eta edozein material erabili ahal izango da horretarako. Euskarriak Sastiña ermitan zigilatuko dira 9:00-11:00 artean. Ekainean martxan jarritako epe luzeko lehiaketako sariak ere banatuko dira. Sari banaketa 15:00etan izango da.
'Verity, la sombra de un engaño' filma (AEB, 2026). Zuzuendaria: Michael Showalter. raupena: 114 minutu. Sarrera da 5,50 euro.
Zer da Guraso Eskola? 15 guraso inguruk osatutako taldea, non Nerea Mendizabalek saio praktiko eta dinamikoak emango dituen. Gurasoen kezka, galdera, zailtasun edo egoeretatik abiatzen da. Askotariko gaiak lantzen ditugu: autonomia, mugak, sariak eta zigorrak, beldurrak, heriotza edo gaixotasunaren gaia nola landu, sexualitatea, agresibitatea, gurasoon esku hartzea, anaia-arreba berrien etorrera, egoera gatazkatsuak... adibide batzuk jartzearren. Guraso eta pertsona moduan hazteko gune paregabea da, haurra begiratzeko eta ulertzeko modu berriak deskubritzen laguntzen duena eta gurasooi konfiantza, ezagutza eta baliabide gehiago eskaintzen dizkiguna. Hemen guraso baten aipamena: "Taldea finkoa da. Parkekatzeko gune seguru bat da. Anitza eta era berean, kezka eta behar unibertsalek baitzen gaituena. Nereak eskarmetu handia du eta egoera denetatik ikasteko aukera ematen digu. Nire kasuan, gurasotazunaz gain, pertsona bezala hazten laguntzen dit. Nire burua sakonago ezagutu, konektatu eta errespetatzen ikasten ari naiz".
Intxorta 1937 Kultur Elkarteak antolatutako erakusketa ikusgai izango da Kulturateko klaustroan, astelehenetik zapatura, 17:00etatik 20:00etara.
Erakusketa hurrengo ordutegian ikusgai: martitzenetik egubakoitzera, 18:00-20:30; zapatutan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30 eta domeka nahiz jaiegunetan, 12:00-14:00.