Aramaixo Bizirik taldeak, udalerriko honako beste eragile batzuekin batera antolatu du eguna: Lagun artea dantza taldea, Trikikalejira trikitixa taldea, bertso eskola, Orixol mendi taldea, Alaiak jubilatu elkartea, talde feminista, Iturzuri emakumeen elkartea, Gazte Asanblada, Papargorri, Aramaixoko antzerki taldea, Aramaixo herri eskola, Aramaioko Udala, eta norbanakoek (abeslari, artista…).
Euskarazko bisita 10:15ean izango da; gaztelerazkoa, 12:15ean. Doakoa da.
3 eta 12 urte artekoei zuzendutako aisialdia Txatxilipurdiren eskutik. Ordutegia: 11:30-13:30.
Martxoaren 1ean ospatuko da aurten Oñatiko Inauteria, eta urtero legez, inauteri lan-taldeak entseguak prestatu ditu parte hartu nahi dutenentzat: martitzenetan eta zapatuetan izango dira. Iaz bezala, parte hartzaile kopurua mugatua izango da aurten ere, eta izen ematea entseguetan bertan egingo da. 2008 urtean edo aurretik jaiotakoek hartu ahal izango dute parte soilik.
2024an Bergaran erroldatu diren pertsonei ongi etorri ekitaldia. Herriko zerbitzu nagusiak aurkeztu eta elkar-ezagutza sustatuko da. Musika eta dantzaz girotu eta mokadutxo bat eskainiko da amaieran.
Eskoriatzako Udalak, otsailaren 15ean, familiei zuzendutako tailer bat eskainiko du. Tailer honetan, haur bakoitzak bere buruarina egingo du. Izen-ematea: Udaletxeko H@zi zerbitzuan edo hemen, online. Prezioa: 5 euro haur bakoitzeko (ordainketa tailerrean egingo da)
Markeliñe antzerki taldeak Zepo Zapo lana egingo du umeentzat, gerran, etsai diren bi soldaduren arteko istorioa. Sarrera: 5 euro.
Landatxope elkarteak antolatuta, dantza egiteko aukera izango da: salsa, bachata eta beste batzuk. Irekia da espazioa, eta nahi diren dantzak egin daitezke.
Irabazi arte telesailaren hirugarren denboraldiaren estreinaldia egingo da lehen atalaren emankizunarekin. Doakoa da.
Camden Dance Studioren Arima Project-ek Materia. Izena duen guztia da dantza garaikideko ikuskizuna aurkeztuko du. Sarrera: zortzi euro.
'Black Box' adimen artifizialaren alderdi nagusienei buruz kontzientziatzea helburu duen erakusketa-modulua da. Adimen artifiziala esploratzera gonbidatzen duen kutxa beltz bat da. Ordutegiari dagokionez, Bergarako Laboratorium Museoaren ordutegiaren araberakoa da.
Xanti Arrietaren 'Gernikak. Begiradak' erakusketa egongo da ikusgai Aroztegin. Martitzenetik egubakoitzera, 18:00-20:30; zapatutan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30 eta domeka nahiz jaiegunetan, 12:00-14:00.
2020an hil zen Pilar Ansoategiren akuarelak egongo dira ikusgai Kulturateko klaustroan, otsailaren 27ra arte, astelehenetik zapatura, 17:30etik 20:30era. Irekiera ekitaldia otsailaren 6an egingo dute, 18:30ean.
Kornelioren argazki erakusketa ikusgai, otsailaren 28ra arte.