Martxoko kontsulta hilaren 19an izango da, 08:45- 13:15 artean, kultura etxean. Interesatuek 653 74 19 64 zenbakira deituta eman behar dute izena (Uri Gallego).
Malen Osak eta Unai Ugartemendiak egingo dute berba, Goienagusik gonbidatuta.
Garbiñe Larrea idazleak gidatuta. Aurrez eman behar da izena, Bibliotekan.
Bi emanaldi egingo dituzte: 17:15ean eta 19:30ean.
Olga Merinoren La forastera liburuaren gaineko saioa, Amparo Monterok gidatuta.
Jabekuntza Eskolak antolatutako egitarauan, Elikadura menopausian: goseak buztana labur ikastaroa antolatu dute. Eguaztenetan izango dira saioak martxoaren 12an, 19an eta 26an. Bideratzailea: Mireia Alberdi dietista nutrizionista. Izen-ematea otsailaren 14tik martxoaren 2ra: berdintasuna@bergara.eus, 943 779 145 / 688 811 760 eta Bergarako Udala.
Josune Murgoitio (Arrasate, 1985) idazleak etxetik mugitu gabe zelan bidaia daitekeen azalduko du Leer para viajar saioan.
Gorputzaren emozioak ezagutzeko saioa egingo dute gaur Lagun Leku elkartean. Gidaria da: Ricardo Arrizabalaga Larrañaga. Doan da eta adin guztietako pertsonendako.
Ernest Hemingway-ren Fiesta. Eguzkia jaikitzen da liburuaren solasaldia egingo dute. Dinamizatzailea Mikel Antza izango da. Izen-ematea: 943 77 91 62 (Bergarako Udal Liburutegia) edo 943 76 36 61 / 605 71 24 69 (Jardun Euskara Elkartea).
Iñaki Zurutuza erlezain eskoriatzarrak eskainiko du saioa.
Jakiundek sortutako proposamen honen erronka da emakumeek zientzian, artean eta letretan egiten duten lana ikusaraztea. Ikusgai egongo da gaurtik hilaren 27ra arte.
Txikitxu-Arrostaitz dantza taldearen historia laburtzen duen erakusketa. Ikusgai egongo da martxoaren 7tik 27ra, astelehenetik zapatura 17:30etik 20:30era.
Musika eta mugimendua, lotuan, sueltoan: fandango, arin-arin, dantza-jauziak, Baztango mutildantzak, ingurutxoak, kontradantzak, plazetako ohiko beste dantza batzuk... Oinarrizko mailak eta dantza-txokoa. Hastapeneko maila, aurten asteazkenetan. Hasiera: urriak 2 Izena ematea irailean zehar: Portaloi elkartea: 623165916 / portaloielkartea@gmail.com
Xalbadorpe elkarteak KZgunearekin elkarlanean antolatuta, 18 orduko ikastaroa. Gaia: telefonorako google aplikazioak. Martxoaren 13tik 25era astelehenetik ostiralera 18:00-20:00 artean KZgunean. Informazioa eta izen-ematea: 650 505 899 / xalbadorpe@gmail.com.
Bergarako Arizondo argazki taldearen erakusketa. Martitzenetik egubakoitzera, 18:00-20:30; zapatutan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30 eta domeka nahiz jaiegunetan, 12:00-14:00.