Garbigune ibiltaria Olakua auzoan, autobus geltokiaren ondoan.
Amaia Garitanok, Antzuolako botikariak, errezeta elektronikoaz eta osasun-kopagoaz hitz egingo du. Landatxopen izango da hitzaldia, baina herritar guztiei dago zuzenduta.
Odola emateko autobusa jarriko dute Fernando Eskoriatza plazan.
Sendabelarrak ezagutzeko eta haiekin prestaketak egiten ikasteko tailerra egingo dute: sendabelarren ezaugarriak eta erabilerak, biltzeko garai egokia, zer atal erabiltzen diren, lehortze prozesua eta kontserbazioa eta horiek erabiltzeko moduak: tinturak, infusioak, xarabeak, linimentuak, ukendua, baltsamoa… Martxoaren 20an hasi eta maiatzaren 29ra bitartean egingo dute, eguenetan, 17:00etatik 19:00etara. Izena aldez aurretik eman behar da Arkupen; azken eguna martxoaren 17a da.
Leyre Canoren eskutik eta 6-11 urte arteko seme-alabak dituztenendako. Izena emateko: hemen edo 943-25 20 00.
Jabekuntza Eskolak antolatutako egitarauan, xilografia tailerra antolatu dute. Eguenetan izango dira saioak martxoaren 20tik maiatzaren 15era; denera sei saio. Bideratzailea: Oihana Ugarte. Izen-ematea otsailaren 14tik martxoaren 2ra: berdintasuna@bergara.eus, 943 779 145 / 688 811 760 eta Bergarako Udala.
Jabekuntza Eskolak antolatutako egitarauan Aitatasun aktiboak eta arduratsuak hitzaldia antolatu dute. Bideratzailea: Asier Arizkorreta, Emagin elkarte feministako kidea eta maskulinitate berrietan aholkularia.
Maider Alzelairen irakurraldia eta Kamishi-Jai ipuin kontaketak, erdiguneko plazetan.
Elgetarron mugikortasuna. Zein da gure errealitatea? saio irekia martxoaren 20an, 18:00etan, Espaloia kafe antzokian. Elgetako Udalak Debagoiena 2030ekin elkarlanean antolatuta.
Xabier Sagasta Lacallek, Antzuolako Alardea Elkartearen eskutik, Antzuolako Alardea komikia aurkeztuko du.
Euskaraldiaren prestaketa lanak hasi ditu batzorde eragileak eta hurrengo pausoak zehazteko eta hamaikakoa zeintzuk osatuko duten erabakitzeko elkartuko dira.
Joseba Sarrionandiak hitzaldi-elkarrizketa egingo du Artatse elkartean.
Italiako taldearen zuzenekoa. Sarrerak, zazpi euro.
Jakiundek sortutako proposamen honen erronka da emakumeek zientzian, artean eta letretan egiten duten lana ikusaraztea. Ikusgai egongo da gaurtik hilaren 27ra arte.
Txikitxu-Arrostaitz dantza taldearen historia laburtzen duen erakusketa. Ikusgai egongo da martxoaren 7tik 27ra, astelehenetik zapatura 17:30etik 20:30era.
Bergarako Arizondo argazki taldearen erakusketa. Martitzenetik egubakoitzera, 18:00-20:30; zapatutan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30 eta domeka nahiz jaiegunetan, 12:00-14:00.
Xalbadorpe elkarteak KZgunearekin elkarlanean antolatuta, 18 orduko ikastaroa. Gaia: telefonorako google aplikazioak. Martxoaren 13tik 25era astelehenetik ostiralera 18:00-20:00 artean KZgunean. Informazioa eta izen-ematea: 650 505 899 / xalbadorpe@gmail.com.