Mañole Ezenarrok egingo du berba, Goienagusik gonbidatuta.
Pertsona Nagusien Mahaiako kideek, herritar guztiak gonbidatu nahi dituzte, denon erantzukizuna baita Oñati herri irisgarria izatea.
Pentsio publiko duinak, kalitatezko egoitza publikoak eta adinekoen zaintza lanetarako laguntza publikoak aldarrikatzeko elkarretaratzea herriko hainbat pentsiodunek deituta.
Bileren egun eta orduak: Saltserak: otsailak 17, 16:30 Zubigileak: otsailak 17, 17:00 Programatzaileak: otsailak 19, 17:00 Gobernantak: otsailak 24, 17:00 Bisionariak: martxoak 3, 17:30 Parte hartzeko interesa izanez gero harremanetan jartzeko bideak: berdintasuna@onati.eus / 688 78 52 47
Idazteko zaletasuna izaki, idazketa lantegian parte hartzeko izena eman dutenen saioa. Jose Mari Iturralde da irakaslea.
San Pedro jaiak antolatzeko bilera egingo dute Itzartu Gazte Asanbladako kideek.
'Maria Calas' filma (Italia 2024). Zuzendaria: Pablo Larrain. Iraupena: 123 minutu. Sarrera da 4,50 euro –gaur ikuslearen eguna da–.
Ingurumen jardunaldien barruan, Oñatiko Natur Eskolak prestatutako erakusketa: 'Txoriak txori'.
2020an hil zen Pilar Ansoategiren akuarelak egongo dira ikusgai Kulturateko klaustroan, otsailaren 27ra arte, astelehenetik zapatura, 17:30etik 20:30era. Irekiera ekitaldia otsailaren 6an egingo dute, 18:30ean.
Kornelioren argazki erakusketa ikusgai, otsailaren 28ra arte.