Ngloba Strategy enpresako Virginia Amilibiak egingo du berba, Talentuaren Kudeaketaren Berrikuntzarako topagunean.
Feminismo de(s)kolonialaren oinarriak azaldu eta feminismo eurozentrikoari egiten dion kritika ezagutaraziko du Luciana Alfaro feministak, batez ere "emakumeen" esperientziak unibertsalizatzeko joera, arrazismoa, kapitalismoa eta beste botere-egitura batzuk ikusezin bihurtuz. Gazteleraz izango da.
Karmele Jaioren Maitasun kapitala liburuaren solasaldia egingo dute. Dinamizatzailea Mikel Antza izango da. Izen-ematea: 943 77 91 62 (Bergarako Udal Liburutegia) edo 943 76 36 61 / 605 71 24 69 (Jardun Euskara Elkartea).
Musika eta mugimendua, lotuan, sueltoan: fandango, arin-arin, dantza-jauziak, Baztango mutildantzak, ingurutxoak, kontradantzak, plazetako ohiko beste dantza batzuk... Oinarrizko mailak eta dantza-txokoa. Hastapeneko maila, aurten asteazkenetan. Hasiera: urriak 2 Izena ematea irailean zehar: Portaloi elkartea: 623165916 / portaloielkartea@gmail.com