Maitane Ormazabalek eta Telmo Lazkanok egingo dute berba, Altxa Burua Arrasatek eta Arrasateko Udalak gonbidatuta. Lekuak mugatuak dira eta aurrez eman behar da izena.
+55 elkartegaiak programaren barruan, ekonomia zirkularrari buruzko hitzaldia eskainiko du Jorge Gomezek.
Txatxilipurdiren baitan sortu zuten Zuaz kulturartekotasun laborategiko kideen eskutik. Proiektu eta sareen hastapenak, ibilbideak, aurkitutako oztopoak, etorkizuneko erronkak eta euskararen erabilera zein protagonismoa aztertuko dituzte.
Bertako energia-merkaturatzailea sortzeko bidea hasi du Udalak eta informazio-saioa egingo du gaur horren gainekoak azaltzeko eta herritarren zalantzak argitzeko.
Aralar dokumentala eskainiko dute eta ondoren, Garazi Auzmendi zuzendariarekin solasaldia egongo da. Antolatzailea: Kukubaso.
Martxoaren 1ean ospatuko da aurten Oñatiko Inauteria, eta urtero legez, inauteri lan-taldeak entseguak prestatu ditu parte hartu nahi dutenentzat: martitzenetan eta zapatuetan izango dira. Iaz bezala, parte hartzaile kopurua mugatua izango da aurten ere, eta izen ematea entseguetan bertan egingo da. 2008 urtean edo aurretik jaiotakoek hartu ahal izango dute parte soilik.
Ingurumen jardunaldien barruan, Oñatiko Natur Eskolak prestatutako erakusketa: 'Txoriak txori'.
Xanti Arrietaren 'Gernikak. Begiradak' erakusketa egongo da ikusgai Aroztegin. Martitzenetik egubakoitzera, 18:00-20:30; zapatutan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30 eta domeka nahiz jaiegunetan, 12:00-14:00.
2020an hil zen Pilar Ansoategiren akuarelak egongo dira ikusgai Kulturateko klaustroan, otsailaren 27ra arte, astelehenetik zapatura, 17:30etik 20:30era. Irekiera ekitaldia otsailaren 6an egingo dute, 18:30ean.
Kornelioren argazki erakusketa ikusgai, otsailaren 28ra arte.