Aratuste-domekako egitaraua: 10:00 Diana, txistulariekin. 11:45 Txino-dantza, Santa Ageda neska-mutilek dantzatuta. 12:00 Kuadrillen desfilea. 13:00 Kalejira, Gesaltza txarangarekin. 14:30 Herri-bazkaria DJ Jonek girotuta, kiroldegian. 15:00 Bazkari golfua, Iturrigorri pilotalekuan. 17:30 Kalejira Gesaltza txarangarekin. 18:00 DJ Mikeltxirekin dantzaldia Herriko Plazan. 18:45 Mozorro lehiaketaren sari banaketa, Herriko Plazan. 19:00 Santa Ageda neska-mutilen dantza saioa. Ondoren, DJ Mikeltxirekin dantzaldia, Herriko Plazan.
Futboleko kromoak aldatzeko deialdia egin dute.
Zikloturistak Dorletako Ama txirrindularien zaindariari lore-eskaintza egitera joango dira. Egunean bertan, Dorletako Taldeko antolatzaileek salda jarriko dute bertara hurbiltzen direnentzat.
'Basatiak', film suitzarra euskarara bikoiztuta. Sarrera da: 4,50 euro.
0-8 urte arteko haurrak dituzten familiek elkar ezagutzeko eta elkarrekin jolasteko aukera.
Inauterien barruan, Bolant dantzak egingo dituzte Oñatz dantza taldeko kideek kalez kale, Aita Madina txistulari taldeak lagunduta. Plazan bukatuko da ekitaldia. Gaztelekuan, berriz, karaokea egongo da.
Bergarako Erraldoi eta Txistulari Bandaren kalejira egingo dute.
2006an jaiotako kintoek dantzan egingo dute Herriko Plazan.
'The brutalist' filma (AEB 2024) –hamar izendapen Oscar sarietarako; hiru sari Urrezko Globoen sarietan–. Zuzendaria: Brady Corbet. Iraupena: 215 minutu. Sarrera da 5,50 euro.
Kamikaz Kolektiboaren azken lana. Sarrerak, hamar euro.
Debagoieneko Mankomunitateko turismo zerbitzutik bisita gidatuak egiten dira larunbata, igande eta jaiegunetan. Bi saio izaten dira: 10:30 euskaraz eta 12:30 gazteleraz. Informazio gehia eta erreserba egiteko idatzi infoturismo@debagoiena.eus helbidera edo deitu 943796463 zenbakira.
Bisita gidatuak egingo dituzte Oñatiko Arrikrutz kobetan: 11:00etan, 12:00etan, 13:00etan eta 16:30etan. Erreserbak online egin daitezke. Aste barruko egunetan eta talde bisitak egin gura izanez gero, telefonoz deitu eta eska daiteke informazioa eta erreserba egin: 943 08 20 00.
Ingurumen jardunaldien barruan, Oñatiko Natur Eskolak prestatutako erakusketa: 'Txoriak txori'.
Martxoaren 8aren bueltan, Bergarako emakume artistek erakusketa jarriko dute ikusgai Aroztegin. Martitzenetik egubakoitzera, 18:00-20:30; zapatutan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30 eta domeka nahiz jaiegunetan, 12:00-14:00.