Odol emaileen elkarteak urteko odol-ateratzeak iragarri ditu. Hitzordua hartzeko www.gotatanta.eus.
Jabetze Eskolak antolatutako tailerraren helburua da norberaren ziklotasunaren kontzientzia hartzea. Idoia Sanchez Garcia hilekoan espezializatutako erizainak (Xarma) gidatuta hilekoaren zikloaren funtzionamendua landuko dute eta ondoeza eta mina ezberdintzen ikasiko dituzte. Odola biltzeko metodoak ere ezagutuko dira eta autoezagutza landuko da.
Agipad elkartearen eskutik eta 12-16 urte arteko seme-alabak dituztenendako. Izena emateko: hemen edo 943-25 20 00.
Debagoieneko Mankomunitateko turismo zerbitzutik bisita gidatuak egiten dira larunbata, igande eta jaiegunetan. Bi saio izaten dira: 10:30 euskaraz eta 12:30 gazteleraz. Informazio gehia eta erreserba egiteko idatzi infoturismo@debagoiena.eus helbidera edo deitu 943796463 zenbakira.
Musika eta mugimendua, lotuan, sueltoan: fandango, arin-arin, dantza-jauziak, Baztango mutildantzak, ingurutxoak, kontradantzak, plazetako ohiko beste dantza batzuk... Oinarrizko mailak eta dantza-txokoa. Hastapeneko maila, aurten asteazkenetan. Hasiera: urriak 2 Izena ematea irailean zehar: Portaloi elkartea: 623165916 / portaloielkartea@gmail.com