Zuhaitz azoka, Natur Eskolak antolatutako ingurumen jardunaldien barruan.
Inauteriak ospatuko dituzte Antzuolan. Hemen egitaraua: 10:00. Dantzarien kalejira, Oinarinen eskutik, Alboradak txistulari taldearekin. Han izango dira Hartza eta Tximinoa, Hezitzailearekin. 12:30. Dantza-saioa, Herriko Plazan; eguraldi txarra eginez gero, eskolako patiora lekualdatuko da. 14:30. Herri bazkaria, pilotalekuan. 18:00. Sutan txarangarekin kalejira.
Martxoaren 1ean ospatuko da aurten Oñatiko Inauteria, eta urtero legez, Oñatiko Inauteriak lantaldeak antolatuta, kalez kale ospatuko dituzte, dantzan eta okasiorako jantzitako arropekin. Eltzian hasiko dira. Goizeko konpartsaren amaiera 13:30ean izango da, eta arratsaldekoa 17:00etan hasiko da Zubikoa kiroldegitik. 20:00etan izango da amaierako ekitaldia, plazan.
3 eta 12 urte artekoei zuzendutako aisialdia Txatxilipurdiren eskutik. Ordutegia: 11:30-13:30.
11:30ean Gurel Guraso Elkartekoek antolatuta haurrendako jolasak izango dira. 15:00etan bazkaria Toki Eder Elkartean eta ondoren DJ Humberto izango da musikaz girotzen.
12:30 – Ad Libitum txaranga13:00 – Mozorro lehiaketaren desfilea (Luis Ezeiza-Plaza-Santa Marina)15:00 – Herri bazkaria, kiroldegian16:00 – Ad Libitum txaranga, kiroldegian16:00 – Puzgarriak Partxis plazan18:15 – Mozorro lehiaketaren sari banaketa18:30 – 21:30 – Sukar taldea
Arrasateko Haur eta Guraso Asanbladak antolatuta, mozorro paella herrikoia egingo dute Kulturolako aterpean, 14:30ean.
Bergarako Udalak honako egitaraua antolatu du Aratuste-zapaturako: 16:00-18:30 Kale animazioa Irulitxa Txarangarekin. 18:00 Porrotx, Marimotots, Pupu eta Loreren Ostirala iritsi da! ikuskizuna Udal Pilotalekuan. Sarrerak Seminarixoko webgunean salgai sei eurotan. 19:00 Kans N' Rokers taldearen kontzertua Egino Mallea plazan. 20:00-23:00 Erromeria Bada Giro taldearekin San Martin Plazan.
'Basatiak', film suitzarra euskarara bikoiztuta. Sarrera da: 4,50 euro.
Mozorro lehiaketa ere egongo da eta bertan parte hartzeko izen-ematea irekita dago, otsailaren 28ra arte.
Pirritx, Porrotx eta Marimototsek Ostirala iritsi da! ikuskizuna aurkeztuko dute Bergaran.
Debagoieneko Mankomunitateko turismo zerbitzutik bisita gidatuak egiten dira larunbata, igande eta jaiegunetan. Bi saio izaten dira: 10:30 euskaraz eta 12:30 gazteleraz. Informazio gehia eta erreserba egiteko idatzi infoturismo@debagoiena.eus helbidera edo deitu 943796463 zenbakira.
Bisita gidatuak egingo dituzte Oñatiko Arrikrutz kobetan: 11:00etan, 12:00etan, 13:00etan eta 16:30etan. Erreserbak online egin daitezke. Aste barruko egunetan eta talde bisitak egin gura izanez gero, telefonoz deitu eta eska daiteke informazioa eta erreserba egin: 943 08 20 00.
Ingurumen jardunaldien barruan, Oñatiko Natur Eskolak prestatutako erakusketa: 'Txoriak txori'.
Martxoaren 8aren bueltan, Bergarako emakume artistek erakusketa jarriko dute ikusgai Aroztegin. Martitzenetik egubakoitzera, 18:00-20:30; zapatutan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30 eta domeka nahiz jaiegunetan, 12:00-14:00.