Odola emateko deia egin dute eta horretara gonbidatu dituzte herritarrak. Horretarako autobusa izango da Durana kalean.
Adineko Pertsonen Kontseiluak batzarra egingo du bakardadearen eta etxebizitzaren gaiak lantzeko. Horretaz gain, jorratuko dituzten beste bi gaiak izango dira informazioa helarazteko boletin baten beharra eta ekintza bateratuak.
Hizlariak izango dira Larraitz Arriola familia-medikua, Karlos Ibarguren zaintza intentsiboetako medikua eta EH Bilduko legebiltzarkide Rebeka Ubera. "Gertatzen ari denaren inguruko gure begirada azaltzen saiatuko gara", esan du Uberak. Hitzaldia izango da 18:00etan udaletxean.
Gehiago jasotzeko asmoarekin, mahaia egongo da eguen iluntzean udaletxean.
Miguel Arribas Haziak liburuaren idazlea izango da, bere lana aurkezten.
Pello Añorga idazleak 2 eta 3 urte arteko umeendako ipuin-kontaketa saioa egingo du Udal Bibliotekak antolatuta. Aurrez eman behar da izena.
Industriaren etorkizunari buruz eztabaida inspiratzailea da. Ekitaldian, teknologia eta digitalizazioaren eraldaketa sakonez hitz egiteko aukera egongo da.
Harkaitz Cano, Unai Iturriaga eta Joseba Larratxek egindako Ni ez naiz Mikel Laboa komiki liburuaren bueltan jardungo dute Mikel Antza idazleak gidatuta.
Eskoriatzako gazteen ongizate emozionalaren diagnosikoaren aurkezpena egingo da. Euskaraz izan arren, itzulpen sistema ere jarriko dute gazteleraz, ulertzen ez dutenentzat.
'Memorias de un caracol' filma (Australia, 2024). Zuzendaria: Adman Elliot. Iraupena: 94 minutu. Sarrera da 5,50 euro.
Hitz esana emanaldia eskainiko dute. Poesia, baina ez betiko moduan; kritika, baina ez bakarrik. Sarrerak, zazpi euro.
'Black Box' adimen artifizialaren alderdi nagusienei buruz kontzientziatzea helburu duen erakusketa-modulua da. Adimen artifiziala esploratzera gonbidatzen duen kutxa beltz bat da. Ordutegiari dagokionez, Bergarako Laboratorium Museoaren ordutegiaren araberakoa da.
Xanti Arrietaren 'Gernikak. Begiradak' erakusketa egongo da ikusgai Aroztegin. Martitzenetik egubakoitzera, 18:00-20:30; zapatutan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30 eta domeka nahiz jaiegunetan, 12:00-14:00.
Ingurumen jardunaldien barruan, Oñatiko Natur Eskolak prestatutako erakusketa: 'Txoriak txori'.
2020an hil zen Pilar Ansoategiren akuarelak egongo dira ikusgai Kulturateko klaustroan, otsailaren 27ra arte, astelehenetik zapatura, 17:30etik 20:30era. Irekiera ekitaldia otsailaren 6an egingo dute, 18:30ean.
Kornelioren argazki erakusketa ikusgai, otsailaren 28ra arte.