Pentsiodunen ekimenaren aldeko 190 sinadura bildu dituzte Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2025eko otsailaren 11

Gehiago jasotzeko asmoarekin, mahaia egongo da eguen iluntzean udaletxean.

Elgetako hainbat eragilek bat egin dute Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak bultzatutako Herri Ekimen Legegilea babesteko ekimenarekin, eta sinadura-bilketa egin zuten aurreko aste bukaeran. Helburua zen 100 sinadura lortzea –biztanleriaren %10–, eta 190 batu zituzten. Balorazioa, beraz, positiboa da.

Sinadura gehiago jasotzeko asmoarekin, mahaia ipiniko dute Xalbadorpe erretiratuen elkarteak antolatuta eguenean udaletxeko areto nagusian egitekoa den hitzaldian. Arratsaldeko seietan hasiko da, eta amaieran egongo da sinadura emateko aukera.

"Eskaera da pentsiodunen diru-sarrerak lanbide arteko gutxieneko soldatarekin parekatzea –1.134 euro–, eta, horretarako, pentsioak osatzeko euskal sistema bat sortzea", azaldu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak