Nekazaritzako ibilgailuen azterketa teknikoak egingo ditu IAT tailerreko unitate mugikor batek: 09:00etan, Olabarrietan
Luisa Etxenikek egingo du berba, Goienagusik gonbidatuta.
Herri Ekimen Legegilea (HEL) babesteko elkarretaratzea eta sinadura bilketa Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak deituta. Aretxabaletako taldea hamabostean behin elkartuko da Herriko Plaza barrenean, 11:30ean.
Pentsio publiko duinak, kalitatezko egoitza publikoak eta adinekoen zaintza lanetarako laguntza publikoak aldarrikatzeko elkarretaratzea herriko hainbat pentsiodunek deituta.
Munduko opera-abeslari garrantzitsuenaren bizitza jaso du Pablo Larrain zuzendariak Maria Calas filmean (Italia, 2024, 123 min.). Sarrera: 3 euro.
Taldea sortu ostean egingo duten hurrengo bilera da. Edozein herritar dago gonbidatuta eta taldea antolatu eta ardurak banatuko dituzte.
Ikertzaile, ekintzaile feminista eta Emagin elkarteko kide Idoia Arraizak egingo du berba.
'Los aitas' filma (Espainia, 2025). Zuzendaria: Borja Cobeaga. Sarrera da: 4,50 euro –ikuslearen eguna da gaur–.
Herriko sortaileek egindako artista-liburuen erakusketa liburutegian.
'Habitat. Ezkutatu diguten historia' izeneko erakusketa Nabarraldek antolatuta. Hamalau horma-irudiz osatuta dago. Erakusketak irauten duen bitartean DBH4 ikasleendako bisita gidatuak egingo dituzte.