Aratuste-martitzeneko egitaraua: 10:00 Haurren emanaldia, Kurtzebarri eskolako kantxan. 10:30 Haurren emanaldia, Herriko Plazan. 11:00 Haurren emanaldia, Arlutzeko kantxan 18:00 Buruhandiak Irulitxa txarangarekin batera. 20:00 Txinen hileta. Santa Ageda neska-mutilek eramango dute zerraldoa Mitarte kaletik plazaraino.
10:30 – Umeen kalejira11:00 – Inauterietako umeen ekitaldia, kiroldegian17:15 – Kukumarroak kultur etxetik irtengo dira18:15 – Herri inauterietako kalejira pilotalekuan hasitaNasteborraste dantza eta herri inauterietako dantzak plazanOndoren – Ad Libitum txaranga
Honako egitaraua antolatu du Bergarako Udalak Aratuste-martitzenerako: 16:30 Musika Eskolako Gazteen Bandaren kalejira Musika Eskolatik hasita. 17:00 Familiendako erromeria Gauargi taldearekin San Martin plazan. Euriarekin, Seminarixoan.
Veneziako maskarak eta Lantzeko txanoak egingo dituzte ludotekan. 5 urtetik beherakoak heldu batekin joan beharko dira.
'Marietak zirkus' antzerki-zirku ikuskizuna. Ideia eta zuzendaritza: Zirik Zirkus&Ko. Sarrera da hiru euro. Urtebete baino gutxiagoko haurrek gonbidapena beharko dute. 18:00etan, txokolate solidarioa banatuko du parrokiako misio taldeak. Erraldoiak eta buruhaundiak ere ibiliko dira kaleetan barrera eta gaztelekuan mozorro lehiaketa egingo dute arratsaldean.
Xalbadorpe erretiratuen elkarteak antolatuta Inauterietako txokolate-jana eta bingo saioa. Ozkarbi elkartean.
17:00 Disko festa Biteri plazan Txatxilipurdirekin. 17:00 Amaia antzokian Txintxeta, Klipa eta Txorroskilo pailazoak Txanpon baten truke ikuskizunarekin. 17:30 Samasiku txarangaren animazioa herriko kaleetan zehar. 18:30 Arrasateko Erraldoien eta Kilikien konpartsaren kalejira. 19:30 Herriko Plazan, Nemux taldearekin diskofesta. 21:00 Sardinaren hileta. Segizioak Kulturolatik 20:30ean abiatuta eta erdialdeko kaleak ibili ondoren, Herriko Plazan bukatuko du desfilea, sardina bertan erretzeko. Jarraian, Nemux taldearekin diskofesta, Herriko Plazan.
Kirol zerbitzuko ohorezko abonuak banatuko ditu Bergarako Udalak.
Landatxope jubilatu eta pentsiodunen elkarteak antolatuta, mozorro jaia egingo da, elkartean bertan, 18:30etik aurrera.
Lagun Leku elkarteko kideek prestatutako pellak, torradak eta txorizoa gaur euren lokalean, Eltzian. Edatekoa ere egongo da. Prezioa: 5 euro.
Egur enborrak, makilak, lastoa, pinoburuak, adreiluak, harriak... Material bilketa deitu dute. Materiala erabiliko da intsektu hotelak egiteko. Udalak Elgeta herri hezitzailea egitasmoaren barruan antolatuta. Materiala udaletxeko arkupean bilduko da. Martxoaren 3tik 14ra.
Martxoaren 8aren bueltan, Bergarako emakume artistek erakusketa jarriko dute ikusgai Aroztegin. Martitzenetik egubakoitzera, 18:00-20:30; zapatutan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30 eta domeka nahiz jaiegunetan, 12:00-14:00.