Goibeko euskara elkarteak antolatzen duen koko-batzea. Pertsonaia konpartsa baserriz baserri ibiliko da egun osoz.
Ibai-Arteko hogei dendak ipini dituzte beraien produktuak denda kanpoan. Sutan txarangak kaleak animatu ditu 12:00etatik 14:00etara.
Natur Eskolak antolatutako ingurumen jardunaldien barruan, irteera egingo dute gaur txoriak entzutera eta ikustera, Asier Sarasuarekin –biologoa eta txoriak.eus webgunearen egilea) eta Iker Novoarekin –basozaina eta Aranzadi zientzia elkarteko kidea–. Prismatikoak eraman behar dira.
Eskoriatzako, Aretxabaletako, Bergarako, Oñatiko, Soraluzeko, Legazpiko eta Arrasateko pianistak. Mailaren arabera hiru saioa egongo dira: 09:30ean, 11:00etan eta 12:30ean.
Antzuolako 8 Miliak lasterketa izango da: 10:20ean hasiko da gazteen lasterketa eta 10:30ean helduena.
Leintz Eskola Kirolaren eskutik, Jolas Hezi topaketa izango da Aramaioko frontoian. Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailakoentzako ekintza 10:30ean hasi eta 12:00ak arte luzatuko da.
Manex Beristainek, Azken galdera amari liburuaren egileak, barreterapia saioa bideratuko du. 16 urtetik gorakoei bideratuta dago eta izena aldez aurretik eman behar da.
Laboratorium museoko bisita gidatua egingo dute. Doakoa da.
Miguel Okinaren mendeurrenaren ekitaldien baitan egingo dute bisita, hango artelanak ezagutzeko. Edukiera mugatu. Izena emateko: 613 44 82 17.
3 eta 12 urte artekoei zuzendutako aisialdia Txatxilipurdiren eskutik. Ordutegia: 11:30-13:30.
Txapel Txin etorriko da Aratusteen berri ematera eta horiek girotzera. 12:00 Haur eta familiendako erraldoi eta gaiteroekin kalejira. 13:00 Txapel Txinekin kalejira. 14:30 Herri bazkaria. Ondoren, Glutenbakuak taldearen emanaldia. 16:00 Bola-txapelketa haur eta gaztetxoentzat. 17:00 Espaziora! kale-animazioa, Goloka taldearen eskutik. 18:45 Kalejira eta pregoia. 19:00 Zuttik elektrotxaranga. 21:00 Erromeria Mitarte kalean, Mugi panderoa taldearekin. 23:00 Bola-txapelketa nagusientzat, bolatokian.
Martxoaren 1ean ospatuko da aurten Oñatiko Inauteria, eta urtero legez, inauteri lan-taldeak entseguak prestatu ditu parte hartu nahi dutenentzat: martitzenetan eta zapatuetan izango dira. Iaz bezala, parte hartzaile kopurua mugatua izango da aurten ere, eta izen ematea entseguetan bertan egingo da. 2008 urtean edo aurretik jaiotakoek hartu ahal izango dute parte soilik.
Arrasate Musikaleko Txistulari Bandaren kontzertua izango da otsailaren 22an, 12:00etan, Leintz Gatzagako museoan.
Olaso dorrea bisitatzeko aukera doan.
'Los exploradores' animaziozko filma (Argentina, 2024). Zuzendaria: Gonzalo Gutierrez. Iraupena: 88 minutu. Sarrera da 4,50 euro.
17:30ean hasiko dute saioa eta izen-ematea 20 euro izango da, aurrez zein egunean bertan –aurrez, Iratin bertan–.
DJ Moto-ren emanaldia, adin guztietarako. Pasodoble, rantxera eta kantu dantzagarrien errepertorio zabalarekin.
Fan Hemendik! taldeak antolatuta: 19:00etan,'Azken erromantikoak-en musika pintxada 22:00etan, kontzertuak gaztelekuan: Añube, The Lio, Dirty Old Gasteiz Sarrerak: 10 euro aurrez eta 12 euro egunean. AGORTUTA
Pake lekuko Ikusi Makusi taldeak antzezlana eskainiko du Hotz Oñatiren alde. Sarrera: 5 euro –aurre salmenta: Pake Lekun, Lagun Lekun, Txokolateixian–.
'Maria Calas' filma (Italia 2024). Zuzendaria: Pablo Larrain. Iraupena: 123 minutu. Sarrera da 5,50 euro. Gaur bi emanaldi: 19:30ean eta 22:00etan.
Jaiotz Osak eta Xabier Mujikak osatutako bikote sortzailearen pieza da eta lanak gorputzari eta adimenari nola eragiten dien hausnartzen du. Bost dantzarik lan kultura obsesiboaren zerbitzura jarriko dute beren gorputza. Sarrera: 10 euro.
Emakume baten borroka eta metamorfosia taularatuko dute. Sarrera: zortzi euro. Édouard Louis idazle eta intelektual frantsesak idatzitako eleberrian oinarritua, homosexuala izatearen eta baliabide gutxiko eta indarkeria psikologikoz, sexualez edo fisikoz inguratutako familia batean bizitzearen mina du hizpide. Tanttaka konpainiak dakr Fernando Bernues zuzendariaren esanetara eta Eneko Sagardoy ta Eva Trancon protagonista dituela.
Debagoieneko Mankomunitateko turismo zerbitzutik bisita gidatuak egiten dira larunbata, igande eta jaiegunetan. Bi saio izaten dira: 10:30 euskaraz eta 12:30 gazteleraz. Informazio gehia eta erreserba egiteko idatzi infoturismo@debagoiena.eus helbidera edo deitu 943796463 zenbakira.
Bisita gidatuak egingo dituzte Oñatiko Arrikrutz kobetan: 11:00etan, 12:00etan, 13:00etan eta 16:30etan. Erreserbak online egin daitezke. Aste barruko egunetan eta talde bisitak egin gura izanez gero, telefonoz deitu eta eska daiteke informazioa eta erreserba egin: 943 08 20 00.
Xanti Arrietaren 'Gernikak. Begiradak' erakusketa egongo da ikusgai Aroztegin. Martitzenetik egubakoitzera, 18:00-20:30; zapatutan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30 eta domeka nahiz jaiegunetan, 12:00-14:00.
Ingurumen jardunaldien barruan, Oñatiko Natur Eskolak prestatutako erakusketa: 'Txoriak txori'.
2020an hil zen Pilar Ansoategiren akuarelak egongo dira ikusgai Kulturateko klaustroan, otsailaren 27ra arte, astelehenetik zapatura, 17:30etik 20:30era. Irekiera ekitaldia otsailaren 6an egingo dute, 18:30ean.
Kornelioren argazki erakusketa ikusgai, otsailaren 28ra arte.