Euskalmeteko estrategia eta koordinazioko zuzendari Santiago Gaztelumendik egingo du berba, Goienagusik gonbidatuta.
Herri Ekimen Legegilea (HEL) babesteko elkarretaratzea eta sinadura bilketa Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak deituta. Aretxabaletako taldea hamabostean behin elkartuko da Herriko Plaza barrenean, 11:30ean.
Pentsio publiko duinak, kalitatezko egoitza publikoak eta adinekoen zaintza lanetarako laguntza publikoak aldarrikatzeko elkarretaratzea herriko hainbat pentsiodunek deituta.
Bileren egun eta orduak: Saltserak: otsailak 17, 16:30 Zubigileak: otsailak 17, 17:00 Programatzaileak: otsailak 19, 17:00 Gobernantak: otsailak 24, 17:00 Bisionariak: martxoak 3, 17:30 Parte hartzeko interesa izanez gero harremanetan jartzeko bideak: berdintasuna@onati.eus / 688 78 52 47
Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Egunaren harira jaialdia antolatu dute Auzoko taldeak eta Gu Haziak Gara elkarteak. Hainbat herrialdetako jakien dastatzea, musika eta dantzak eta irudi margotzea izango dira, besteak beste.
Aurrez izena emanda dauden LH4-LH5eko haurrendako irakurketa tailerra. Dinamizatzailea: Peru Magdalena.
Espainiako Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusiko (CSIC) ikerlaria da Fernando Valladares, eta hitzaldia emango du Torresoroan. Giza-jarduerak biodibertsitatean eta klima aldaketan duen eragina du batik bat aztergai, eta hortaz jardungo du jendaurrean.
'Mikaela' filma (Espainia, 2025). Zuzendaria: Daniel Calparsoro. Iraupena: 90 minutu. Sarrera da 4,50 euro –ikuslearen eguna da gaur–.
Ingurumen jardunaldien barruan, Oñatiko Natur Eskolak prestatutako erakusketa: 'Txoriak txori'.
Xanti Arrietaren 'Gernikak. Begiradak' erakusketa egongo da ikusgai Aroztegin. Martitzenetik egubakoitzera, 18:00-20:30; zapatutan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30 eta domeka nahiz jaiegunetan, 12:00-14:00.
2020an hil zen Pilar Ansoategiren akuarelak egongo dira ikusgai Kulturateko klaustroan, otsailaren 27ra arte, astelehenetik zapatura, 17:30etik 20:30era. Irekiera ekitaldia otsailaren 6an egingo dute, 18:30ean.
Kornelioren argazki erakusketa ikusgai, otsailaren 28ra arte.