Itziar Rosadoren eta Jon Urdinetaren eskutik eta 0-2 urte arteko seme-alabak dituztenendako. Izena emateko: hemen edo 943-25 20 00.
Huheziko lehenengo mailako ikasleek antolatutako bertso saioa izango da: Bertsolariak: Haizea Arana, Aner Peritz, Aratz Igartzabal eta Iker Zubeldia. Sarrera: doan
Itziar Rosadoren eskutik eta 2-6 urte arteko seme-alabak dituztenendako. Izena emateko: hemen edo 943-25 20 00.
Maite Franko ipuin kontalariak Aluzineskak izeneko saioa egingo du 4 eta 8 urte bitarteko neska-mutikoentzat. Liburutegian jaso behar da gonbidapena egunean bertan, bete arte.
Gorputzaren sentsazioak ezagutzeko saioa egingo dute gaur Lagun Leku elkartean. Gidaria izango da: Ricardo Arrizabalaga Larrañaga. Doan da eta adin guztietako pertsonendako.
Agipad elkartearen eskutik eta 12-16 urte arteko seme-alabak dituztenendako. Izena emateko: hemen edo 943-25 20 00.
Sexualidad, el arte de unir y crear liburuaren aurkezpena egingo dute Natalia Urteagak eta Jaione Fernandez de Jauregik.
Emilia Pardo Bazan (A Coruña, 1851) idazlearen El encaje roto liburua izango dute hizpide tertuliako kideek Monica Leiva idazle eta kazetariak gidatuta.
'Liluraren kontra. Trantsizio geopolitikoaren argi-ilunak' liburuaren aurkezpena, Oñatiko EH Bilduk antolatuta. Martin Arbeo da egilea eta bera egongo da ekitaldian; solasaldia egingo dute.
Celeste Abba argentinarraren saioa, 18 urtetik gorakoendako.
Egur enborrak, makilak, lastoa, pinoburuak, adreiluak, harriak... Material bilketa deitu dute. Materiala erabiliko da intsektu hotelak egiteko. Udalak Elgeta herri hezitzailea egitasmoaren barruan antolatuta. Materiala udaletxeko arkupean bilduko da. Martxoaren 3tik 14ra.
Jakiundek sortutako proposamen honen erronka da emakumeek zientzian, artean eta letretan egiten duten lana ikusaraztea. Ikusgai egongo da gaurtik hilaren 27ra arte.
Musika eta mugimendua, lotuan, sueltoan: fandango, arin-arin, dantza-jauziak, Baztango mutildantzak, ingurutxoak, kontradantzak, plazetako ohiko beste dantza batzuk... Oinarrizko mailak eta dantza-txokoa. Hastapeneko maila, aurten asteazkenetan. Hasiera: urriak 2 Izena ematea irailean zehar: Portaloi elkartea: 623165916 / portaloielkartea@gmail.com
Martxoaren 8aren bueltan, Bergarako emakume artistek erakusketa jarriko dute ikusgai Aroztegin. Martitzenetik egubakoitzera, 18:00-20:30; zapatutan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30 eta domeka nahiz jaiegunetan, 12:00-14:00.