Sanatana Dharma Oñatiko Yoga Eskolak antolatuta, yoga praktikatu nahi dutenei zuzendutako hastapen ikastaroa: irailak 16, 18, 23 eta 25. Bi ordutegia: 9:30-11:00 edo 19:00-20:30; Bidebarrieta 28 helbidean. Informazio gehiagorako eta izena emateko: 610 953 794 edo yogaonati@gmail.com.
24/25 ikasturteko matrikulazio kanpainaren baitan Ate Irekin eguna egingo da Durana kaleko lokalean. Bertan, Maider Altzelai ipuin kontalariak eta Igor Sala musikariak 'Kantu eta kontu' ipuin kontaketa saio musikatua eskainiko dute. Saioa euskaraz izango da eta 2 urtetik gorako haurrentzat.
Haurren aisialdi zerbitzua ezagutzeko ate irekiak: Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailakoek ezagutza jolasak egingo dituzte. Zerbitzuan izena emanda egon beharrik ez dago parte hartzeko baina aldez aurretik jakinaraztea eskatu dute: 683 38 38 16.
Ander Santiago Vega (Aramaio-Arrasate 1969) idazleak Los hijos bastardos del charlatan liburua aurkeztuko du.
Haziak ugaltzen ikasteko tailerra izango da, Marc Badalen eskutik: "Zein landare edo fruitu aukeratuko ditugu hazitarako? Noiz jaso behar ditugu haziak? Nola garbitu? Nola gorde gure biltegitan?".
Herritarrek energia-komunitate bat sortzeko prozesua erraztu eta bultzatuko du Udalak eta prozesua abiatzeko lehen bilera irekia egingo dute gaur. Klimaren eta energiaren gaiarekiko kezka edo jakin-mina duen edonork har dezake parte.
'Araozko natura eta kontuak' izeneko webgunearen aurkezpena egingo dute internetari buruzko sarrera baten ostean. Joxe Angel Urkiak eta Iñazio Irizarrek.
Rashid Khalidi idazleak ondutako Ehun urteko gerra Palestinaren aurka. Kolonialismoa eta erresistentzia 1917-2017 liburua aurkeztuko dute.
Aurreko ikasturtean moduan Kezka dantza taldeko kideek gidatuko dituzte ikastaroak. Lau taldetan banatuko dira ikasleak eta entseguak barikuetan izango dira. Interesatuek udaletxean eman behar dute izena; hilaren 27a da azken eguna.
Elgetako mintzalagun programak zabalik du ikasturte berriko izen-ematea. Bidelariak zein bidelagunak behar dira. Euskaraz jarduteko talde txikiak osatzea da helburua. Argibideetarako: berbetan@elgeta.eus edo Elgetako liburutegira jo (943 78 80 12 / 688 72 96 03 / elgetakoliburutegia@elgeta.eus).
Kualifikazio-maila ertain-altua izan arren, lan-merkatuan sartzeko edo berriro sartzeko zailtasunak dituzten pertsonei zuzendutako programa Hazilan+. Partaide minimoa lortu ez denez, programan izena emateko epea irailaren 23ra arte luzatu da, eta hasiera irailaren 30era atzeratu. Hauek dira kontuan hartzeko data berriak: > IZEN-EMATEA (luzatua):Izen ematea IRAILAREN 23 arte zabalik mantenduko da. > IKASTAROAREN HASIERA (data berria): 2024/09/30 Bi fase ditu proiektu honek:1- AKTIBATU fasea: zeharkako konpetentziak lantzeko tailerra. (80 ordu). 2- PRAKTIKALDIA. Lanpostu batean trebatuz praktikaldia enpresan. (200 orduko praktikak edo 2-9 hilabete bitarteko praktika ordainduak). Programan partehartzeko 3 baldintza nagusi bete behar dira:- Debagoieneko herriren batean erroldatuta egotea.- Langabe egotea.- Eta erdi-mailako eta goi-mailako Lanbide Heziketako zikloa, unibertsitate-gradua eta unibertsitate-ondokoa amaituta izatea. Bi bide daude eskaera orria eta dagokion dokumentazioa aurkezteko: Presentzialki: Debagoieneko Mankomunitatean (Nafarroa Etorbidea 17, Arrasate). 9:00etatik 14:00etara. Erregistro Elektronikoan www.debagoiena.eus // hazilan@debagoiena.eus // Telf. 943 79 30 90
Haurren danborradako entsegu orokorra. Danborra jotzen duten haur guztiak bertaratu beharko dira eta larruzko gerrikoa eraman. Haur bakoitzak bere ur botila eramatea ere gomendatzen dute antolatzaileek.