Abuztuko azken asteburuan jaiak ospatuko dituzte Ibargoia auzoan. Honakoa da abuztuaren 30eko egitaraua: 11:00 Muntaia eta auzo apainketa 20:00 Txupinazoa eta auzo ereserkiaren aurkezpena 21:30 Zuk ein zuk jan afaria 22:30 Bakarrizketak
Honako egitaraua antolatu dute San Andrian egunerako: 12:00 Meza ermitan 12:30 Salta eta edatekoa trikiti soinuaz lagunduta 14:30 Herri bazkaria San Andrianen (eguraldiak lagundu ezean, Azkoagan) Bazkal ostean, erromeria
18:00etan, Martiritxoren jaitsiera 18:30ean, mozorrotutako bizikleta martxa Soraluzeraino 20:00etan, Matraka elektro-txaranga 22:30ean, Aliritzi, Orhi eta Lemak taldeak
Bidebarrietako jaiak egubakoitzetik domekara. Hau da gaurko egitaraua: 18:30ean, jaien hasiera 19:00etan, Txorimaluoak eta pintxopotea (txosnan Italikual-en eskutik) 20:30ean, Beerpong txapelketa 22:00etan, Kontzertuak: Chuleria Joder!, Garratz, Haizkan Ostean: DJ Berebiziko Espioiak
Ura Iturralde (Tolosa, 1979) argazkilariaren Bikaren itzulera erakusketa zabalduko dute Aroztegin. Ukrainiako gerraren bueltan Bika eta haren bi familien historia jaso du argazkien bidez: familia bat biologikoa, Ivankiv eskualdekoa, Errusiaren okupazioa jasan duena, eta bestea, Tolosako harrera-familia. Irailaren 15a arte egongo da zabalik. Hona hemen ordutegia. Martitzenetik barikura: 18:00-20:30. Zapatuetan: 12:00-14:00 eta 18:00 - 20:30. Domeka eta jai egunetan: 12:00-14:00.
Goitibera konpainiaren eskutik, Eraitsi S.L. kale antzerkiaz gozatzeko aukera izango da Zurrategi plazan.