Asteartea, otsailak 22



14:30

'Nola eragiten diete kontsumitzaileen eskubideek enpresei?' hitzaldia

'Online', Arrasate | Hitzaldiak

Kontsumobideko kideek azalduko dituzte legeak izandako aldaketak, kontratuak, prezioak, itzulketak, bermea, gatazkak konpontzea eta merkealdiak, besteak beste. Online izango da –gazteleraz– baina aldez aurretik eman behar da izena honako galdetegia beteta.

'Nola eragiten diete kontsumitzaileen eskubideek enpresei?' hitzaldia 'Online'

Kontsumobideko kideek azalduko dituzte legeak izandako aldaketak, kontratuak, prezioak, itzulketak, bermea, gatazkak konpontzea eta merkealdiak, besteak beste.

Online izango da –gazteleraz– baina aldez aurretik eman behar da izena honako galdetegia beteta.


16:30

Ticket Bai-ren gaineko jardunaldia

Kulturate, Arrasate | Ikastaroak

Ticket Bai aplikatzearen gainekoak azaltzeko jardunaldia antolatu dute Debagoieneko ostalariendako.  Izena aldez aurretik eman behar da: 943 31 60 40 telefono zenbakira deituta edo Tikcet Bai helbidean.

Ticket Bai-ren gaineko jardunaldia Kulturate

Ticket Bai aplikatzearen gainekoak azaltzeko jardunaldia antolatu dute Debagoieneko ostalariendako. 

Izena aldez aurretik eman behar da: 943 31 60 40 telefono zenbakira deituta edo Tikcet Bai helbidean.


17:00

Baserri inguruko plastiko bilketa

Oñatiko auzoak, Oñati | Deia

Batuko den plastiko mota da: Siloa estaltzeko erabiltzen den plastikoa. Belar boletan erabiltzen den plastikoa. Negutegietan eta ortuan lurra estaltzeko erabiltzen den plastikoa. Negutegiak estaltzeko plastikoa. Arratsaldez utzi behar da plastikoa, finkatutako lekuetan, beste nonbait nahi bada aurretik deitu behar da adosteko. Bilketa lekuren bat aldatu gura izanez gero deitu egin behar da: 943 76 2 547 telefonora.

Baserri inguruko plastiko bilketa Oñatiko auzoak

Batuko den plastiko mota da:

  • Siloa estaltzeko erabiltzen den plastikoa.
  • Belar boletan erabiltzen den plastikoa.
  • Negutegietan eta ortuan lurra estaltzeko erabiltzen den plastikoa.
  • Negutegiak estaltzeko plastikoa.

Arratsaldez utzi behar da plastikoa, finkatutako lekuetan, beste nonbait nahi bada aurretik deitu behar da adosteko. Bilketa lekuren bat aldatu gura izanez gero deitu egin behar da: 943 76 2 547 telefonora.


17:30

'Haurraren hizkuntza garapena' hitzaldia

Kuku Mikuren egoitza, Aretxabaleta | Hitzaldiak

Kuku Miku elkarteak antolatuta haurraren hizkuntza garapenaren gaineko argibideak emango ditu Esan logopedia zentroko Libe Morales adituak. Izena aldez aurretik eman behar da: kukumikuelkartea@gmail.com.

'Haurraren hizkuntza garapena' hitzaldia Kuku Mikuren egoitza

Kuku Miku elkarteak antolatuta haurraren hizkuntza garapenaren gaineko argibideak emango ditu Esan logopedia zentroko Libe Morales adituak.

Izena aldez aurretik eman behar da: kukumikuelkartea@gmail.com.


18:00

Asertibitatea

Euskaldun Berria gela, Oñati | Ikastaroak

Tailerrean generozko komunikazio-estiloei buruz hausnartuko dute eta asertibitatez komunikatzeko tresna berriak erabiltzen ikasiko. Irakaslea: Pepa Bojó. Iraupena: 20 ordu, urtarrilaren 18tik martxoaren 29ra. Prezioa: 20 euro. Jabetze Eskolaren barruan.

Asertibitatea Euskaldun Berria gela

Tailerrean generozko komunikazio-estiloei buruz hausnartuko dute eta asertibitatez komunikatzeko tresna berriak erabiltzen ikasiko. Irakaslea: Pepa Bojó. Iraupena: 20 ordu, urtarrilaren 18tik martxoaren 29ra. Prezioa: 20 euro. Jabetze Eskolaren barruan.


18:00

HAPO: parte-hartze saioa

Arkupe kultura etxea, Aretxabaleta | Batzarra

Hiri Antolamenduko Plan Orokorra (HAPO) zehazteko parte hartze saio orokorra egingo dute eta hainbat gai jorratuko dituzte, hala nola natura-ingurunea, mugikortasuna eta etxebizitza.

HAPO: parte-hartze saioa Arkupe kultura etxea

Hiri Antolamenduko Plan Orokorra (HAPO) zehazteko parte hartze saio orokorra egingo dute eta hainbat gai jorratuko dituzte, hala nola natura-ingurunea, mugikortasuna eta etxebizitza.


18:30

Tertulixan euskaraz

Zinema aretoa, Oñati | Literatura

Gaurko saioan hizpide izango duten liburua da: 'Antzararen bidea (Jokin Muñoz). Dinamizatzailea: Miriam Luki.

Tertulixan euskaraz Zinema aretoa

Gaurko saioan hizpide izango duten liburua da: 'Antzararen bidea (Jokin Muñoz). Dinamizatzailea: Miriam Luki.


18:30

Martxoaren 8a gertatzeko batzarra

Arkupe kultura etxea, Aretxabaleta | Batzarra

Emakumeen Nazioarteko Eguna antolatzen hasi da herriko emakume taldetxo bat eta horri jarraipena emango diote. Ateak zabalik daude ekarpenak egin edo antolatze lanetan parte hartu gura duten emakume guztiendako.

Martxoaren 8a gertatzeko batzarra Arkupe kultura etxea

Emakumeen Nazioarteko Eguna antolatzen hasi da herriko emakume taldetxo bat eta horri jarraipena emango diote. Ateak zabalik daude ekarpenak egin edo antolatze lanetan parte hartu gura duten emakume guztiendako.


19:00

'Walden gaur'

Zinema aretoa, Oñati | Hitzaldiak

Thoreau-ren hausnarketak naturan. Antonio Casado de la Rocha-ren hitzaldia, filosofoa eta EHUko irakaslea. Natur Eskolak antolatutako ingurumen jardunaldien barruan.

'Walden gaur' Zinema aretoa

Thoreau-ren hausnarketak naturan. Antonio Casado de la Rocha-ren hitzaldia, filosofoa eta EHUko irakaslea. Natur Eskolak antolatutako ingurumen jardunaldien barruan.


19:00

"Egunkaria, gizarte zibilaren arrakasta" aurkezpen eta solasaldia

Kulturate, Arrasate | Hitzaldiak

Joan Mari Torrealdai Nabeak ia amaitua utzi zuen  Egunkaria, gizarte zibilaren arrakasta liburua aurkezteko solasaldi zikloa egingo dute Berria, Elkar eta Jakin fundazioak datozen asteetan eta Arrasaten izango da lehen geldialdia, AEDren eta Goienaren laguntzarekin. Torrealdaik hasitako memoria lanari bukaera eman dion Joanmari Larrartek egingo du liburuaren aurkezpena eta ondoan izango du Joseba Ezpeleta arrasatearra, Egunkaria itxi zutenean, AEDko lehendakari izanik, Arrasaten sortu zen herri batzordean buru-belarri aritu zena. Goienako kazetari batek gidaturik, Euskaldunon Egunkariaren historia zein haren itxierak piztu zuen herri mobilizazioa ekarriko dizkigute gogora bien artean. 

"Egunkaria, gizarte zibilaren arrakasta" aurkezpen eta solasaldia Kulturate

Joan Mari Torrealdai Nabeak ia amaitua utzi zuen  Egunkaria, gizarte zibilaren arrakasta liburua aurkezteko solasaldi zikloa egingo dute Berria, Elkar eta Jakin fundazioak datozen asteetan eta Arrasaten izango da lehen geldialdia, AEDren eta Goienaren laguntzarekin.

Torrealdaik hasitako memoria lanari bukaera eman dion Joanmari Larrartek egingo du liburuaren aurkezpena eta ondoan izango du Joseba Ezpeleta arrasatearra, Egunkaria itxi zutenean, AEDko lehendakari izanik, Arrasaten sortu zen herri batzordean buru-belarri aritu zena.

Goienako kazetari batek gidaturik, Euskaldunon Egunkariaren historia zein haren itxierak piztu zuen herri mobilizazioa ekarriko dizkigute gogora bien artean. 


20:00

Baserriko plastiko bilketa

Telefonoz aurrez adostutako lekuan, Elgeta | Bestelakoak

Batuko den plastiko mota da: Siloa estaltzeko erabiltzen den plastikoa. Belar boletan erabiltzen den plastikoa. Negutegietan eta ortuan lurra estaltzeko erabiltzen den plastikoa. Negutegiak estaltzeko plastikoa. Arratsaldez utzi behar da plastikoa, finkatutako lekuetan, beste nonbait nahi bada aurretik deitu behar da adosteko. Bilketa lekuren bat aldatu gura izanez gero deitu egin behar da: 943 76 2 547 telefonora.

Baserriko plastiko bilketa Telefonoz aurrez adostutako lekuan

Batuko den plastiko mota da:

  • Siloa estaltzeko erabiltzen den plastikoa.
  • Belar boletan erabiltzen den plastikoa.
  • Negutegietan eta ortuan lurra estaltzeko erabiltzen den plastikoa.
  • Negutegiak estaltzeko plastikoa.

Arratsaldez utzi behar da plastikoa, finkatutako lekuetan, beste nonbait nahi bada aurretik deitu behar da adosteko. Bilketa lekuren bat aldatu gura izanez gero deitu egin behar da: 943 76 2 547 telefonora.



17:30
20:30

'Neandertal Lurraldea' erakusketa

Kulturate, Arrasate | Erakusketak

Garagartzako koban eta inguruko zein mundu zabaleko txokoetan bizi izandako espeziea hobeto ezagutzeko erakusketa.

'Neandertal Lurraldea' erakusketa Kulturate

Garagartzako koban eta inguruko zein mundu zabaleko txokoetan bizi izandako espeziea hobeto ezagutzeko erakusketa.



16:00
18:00

Ate irekiak Natur Eskolan

Oñatiko Natur Eskola, Oñati | Bisita gidatua

Eraberritu den Natur Eskola bertatik bertara ikusteko aukera. 17:00etan, bisita gidatua egongo da.

Ate irekiak Natur Eskolan Oñatiko Natur Eskola

Eraberritu den Natur Eskola bertatik bertara ikusteko aukera. 17:00etan, bisita gidatua egongo da.


18:00
20:00

'Hegaztiak, bizi-zantzuak' argazki erakusketa

Oñatiko kultura etxea, Oñati | Erakusketak

'Hegaztiak, bizi-zantzuak', Félix Calvo izadi-argazkilariaren (Irun, 1957) erakusketa da. Natur Eskolak antolatu duen ingurumen jardunaldien barruan.

'Hegaztiak, bizi-zantzuak' argazki erakusketa Oñatiko kultura etxea

'Hegaztiak, bizi-zantzuak', Félix Calvo izadi-argazkilariaren (Irun, 1957) erakusketa da. Natur Eskolak antolatu duen ingurumen jardunaldien barruan.



18:00
20:00

Zoru pelbikoa indartzeko ikastaroa

Kultura etxea, Aramaio | Ikastaroak

+55 elkartegiak ekimenaren barruan antolatutako saioak izango dira: otsailaren 15ean eta 22an izango dira. Izena eman behar da udaletxean edo emailez –itxasokultura@gorbeialdea.eus–, otsailaren 14a baino lehen. Ania Ibisate fisioterapeutak emango ditu saioak.

Zoru pelbikoa indartzeko ikastaroa Kultura etxea

+55 elkartegiak ekimenaren barruan antolatutako saioak izango dira: otsailaren 15ean eta 22an izango dira. Izena eman behar da udaletxean edo emailez –itxasokultura@gorbeialdea.eus–, otsailaren 14a baino lehen. Ania Ibisate fisioterapeutak emango ditu saioak.



18:00
20:00

Ander Etxanizen erakusketa

Aroztegi aretoa, Bergara | Erakusketak

Gaurtik, martxoaren 6ra arte.

Ander Etxanizen erakusketa Aroztegi aretoa

Gaurtik, martxoaren 6ra arte.

Herriak

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»