2022/02/22 19:00

Hitzaldiak

'Egunkaria, gizarte zibilaren arrakasta' aurkezpen eta solasaldia

'Egunkaria, gizarte zibilaren arrakasta' aurkezpen eta solasaldia
Kulturate, Arrasate

Joan Mari Torrealdai Nabeak ia amaitua utzi zuen  Egunkaria, gizarte zibilaren arrakasta liburua aurkezteko solasaldi zikloa egingo dute Berria, Elkar eta Jakin fundazioak datozen asteetan eta Arrasaten izango da lehen geldialdia, AEDren eta Goienaren laguntzarekin.

Torrealdaik hasitako memoria lanari bukaera eman dion Joanmari Larrartek egingo du liburuaren aurkezpena eta ondoan izango du Joseba Ezpeleta arrasatearra, Egunkaria itxi zutenean, AEDko lehendakari izanik, Arrasaten sortu zen herri batzordean buru-belarri aritu zena.

Goienako kazetari batek gidaturik, Euskaldunon Egunkariaren historia zein haren itxierak piztu zuen herri mobilizazioa ekarriko dizkigute gogora bien artean. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak