Tortolis ludotekak birziklatutako materialarekin apaingarriak egiteko tailerra antolatu du. Aurten, bi egunez burutuko da tailerra, kultura etxean, azaroaren 24an eta azaroaren 26an, eta 6 eta 12 urte bitarteko haurrentzat zuzenduta egongo da. Zuk zeuk sortu! lelopean antolatu duten tailer hau, 6 eta 12 urte bitarteko haur guztiei zuzenduta dago; bi egunez burutuko da, azaroaren 24an eta azaroaren 26an, arratsaldeko 17:00tik 18:00era bat eta 18:15tik 19:15etara bigarrena. Izena emateko azken eguna azaroaren 23a izango da, eta horretarako bi bide daude: Tortolis ludotekan astelehenetik-egubakoitzera: (16:45-19:15) edo Whatsappez 688 601 374 zenbakira idatzita.
Hauek dira bilketan puntuak: • Zanartu, Zuazola inguruan. • Murgialdai, Asentsio ermitan. • Olabarrieta, autobus geltokian. • Musika Eskolako gainekaldean.Batuko den plastiko mota: • Siloa estaltzeko erabiltzen den plastiko beltza • Belar boletan erabiltzen den plastiko beltza. • Negutegietan eta ortuan lurra estaltzeko erabiltzen den plastiko beltza. • Negutegiko plastiko zuria. OHARRA: Utzi plastikoa arratsaldez, esandako lekuetan, beste nonbait nahi bada deitu telefonoz (943762547).
Azaroak 25erako, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Egunerako, leloak prestatu eta pankartak elkarrekin egitera bideratutako iluntze morea izango da.
Zer da Debagoiena 2030 ekimena? Zertarako sortu da? Zertan dihardu? Galdera horiek eta gehiago erantzungo dituzte Youtuben eta Goienan eskainiko den zuzeneko saioan.
Udazken mendi astearen baitan, Naked Montain dokumentala ikusteko aukera egongo da Bergaran. Alex Txikon da zuzendaria eta bera izango da aurkezpenaren arduraduna.
Tertulixan ekimeneko euskarazko saioa. Irakurri duten liburua da: 'Gabriel Aresti biografikoa'; egilea: Adur Larrea. Saioa Yurre Ugartek dinamizatuko du.
Aretxarte merkatarien elkarteak gonbidatuta gaztaina-saltzailea izango da herriko kaleetan. Aretxartek txartelak banatuko ditu bezeroen artean debalde hartzeko gaztainak.
Harria Herria, Nebola eta Cholitas filmak emango dituzte. Sarrerak, bost euro.
Debagoieneko Mankomunitateak ematen duen zerbitzua. Elgetaren kasuan lehenengo deitu egin behar da zerbitzua eskatzeko: 943 76 25 47. Jarraian, utzi plastikoa adostutako lekuan, arratsaldez. Batuko den plastiko mota: siloa estaltzeko erabiltzen den plastiko beltza, belar boletan erabiltzen den plastiko beltza, negutegietan eta ortuan lurra estaltzeko erabiltzen den plastiko beltza, negutegiko plastiko zuria.
Alex Txikonek 2016ko otsailean Nanga Parbatera egindako igoera kontatzen duen filma, Pol Pol taldearen eskutik.
Artgazki taldeko hogei argazkilarik egindako lanak. Bakoitzak launa argazki ipini ditu ikusgai, hilaren 28ra arte. Astelehenetik zapatura arte, 17:30etik 20:30era arte.
Gurutze Mujika pintorearen erakusketa ikusgai. Astelehenetik ostiralera 11:ooetatik 13:00etara eta 18:00etatik 20:00etara. Zapatuetan berriz, 11:00etatik 13:00etara.
Hiru hamarkada bete ditu Kirol Argazkien Lehiaketak Bergaran, eta aurtengorako epaimahaiak aho batez hautatu ditu irabazleak. Bihar, azaroak 20, emango zaizkie sariak eta ondoren ikusgai egongo dira argazki horiek abenduaren 6ra arte, Aroztegin. Debagoiendarrek aurten ere ez dute hutsik egin: Juan Antonio Unzurrunzaga bergararrak bi sari irabazi ditu, eta Juan Jose Lopez Azurmendi bergararrak eta Aritz Gordo arrasatearrak, sari bana.
Jostailu bilketa egingo du Loratu egitasmoak. Etxean gordeta eta geldi dauden jostailuak, mahai-jolasak, liburuak, patineteak… jaso gura dituzte erabilera emateko. Materiala egoera onean egotea eskatu dute, eta gero hori desinfektatzeaz Loratuko kideak arduratuko dira. Udaletxe zaharrean jasoko dute. Ordutegia: Astelehenetik egubakoitzera: 16:00etatik 20:00etara. Zapatuetan: 10:30-13:00 Argibideak jasotzeko: loratu@loramendielkartea.eus edo 634 45 28 37