Tortolis ludotekak birziklatutako materialarekin apaingarriak egiteko tailerra antolatu du. Aurten, bi egunez burutuko da tailerra, kultura etxean, azaroaren 24an eta azaroaren 26an, eta 6 eta 12 urte bitarteko haurrentzat zuzenduta egongo da.
Zuk zeuk sortu! lelopean antolatu duten tailer hau, 6 eta 12 urte bitarteko haur guztiei zuzenduta dago; bi egunez burutuko da, azaroaren 24an eta azaroaren 26an, arratsaldeko 17:00tik 18:00era bat eta 18:15tik 19:15etara bigarrena.
Izena emateko azken eguna azaroaren 23a izango da, eta horretarako bi bide daude: Tortolis ludotekan astelehenetik-egubakoitzera: (16:45-19:15) edo Whatsappez 688 601 374 zenbakira idatzita.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.