Kirol argazkien lehiaketa: 30 urte goi mailako argazkiak eskaintzen

Jokin Bereziartua Lizarazu 2020ko aza. 19a, 17:05
Zuri beltzeko eta koloretako kategorietako lehen bi sariak.

Hiru hamarkada bete ditu Kirol Argazkien Lehiaketak Bergaran, eta aurtengorako epaimahaiak aho batez hautatu ditu irabazleak. Bihar, azaroak 20, emango zaizkie sariak eta ondoren ikusgai egongo dira argazki horiek abenduaren 6ra arte, Aroztegin. Debagoiendarrek aurten ere ez dute hutsik egin: Juan Antonio Unzurrunzaga bergararrak bi sari irabazi ditu, eta Juan Jose Lopez Azurmendi bergararrak eta Aritz Gordo arrasatearrak, sari bana.

Irabazleak zuri-beltzeko kategorian: 

  • Lehen saria: SUB. Javier Pedro Fdez. Ferreras. Urduliz. 

  • Bigarren saria: RUGBY V. Carlos Mediavilla. Urretxu. 

  • Hirugarren saria: OBSTÁCULOS. Carlos de Cos. Soraluze. 

  • Herriko saria: AL GALOPE. Juan Antonio Unzurrunzaga. Bergara. 


Irabazleak koloretako kategorian: 

  • Lehen saria: CARRERA DE VACAS. Javier Pedro Fdez. Ferreras. Urduliz. 

  • Bigarren saria: 200 LIBRES. Juan Antonio Unzurrunzaga. Bergara. 

  • Hirugarren saria: HACIENDO CUMBRE. Aritz Gordo. Arrasate. 

  • Herriko saria: ELURRA. Juan Jose Lopez Azurmendi. Bergara. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak