Udaleko berdintasun sailak antolatuta, Larraitz Zuazoren dokumental hau ikusiko da gaur. Euskaldunako Ontziolen itxieraren aurka borroka egiteko, Euskaldunako Emakumeen Asanbladan parte hartu zuten emakumeen lekukotza eta borraka haien balio sinboliko eta politikoa erakusten du lanak.
Animazio film bat nola egiten den erakutsiko du Pedro Solis zinemagileak. Trautik gonbidatuta etorriko da.
Natur eskolak antolatuta Okilak eta biodibertsitatea erakusketa izango Arkupeko erakusketa aretoan hilabete guztian. Gainera, bisita gidatuak egingo dituzte bi egunetan: maiatzaren 2an eta 17an, 19:00etan.
Eguaztenetan, haurrak 16:45etik 17:45era egongo dira eta helduak 18:00etatik 20:00etara.
Txistua jotzen ikasteko ikastaroa antolatu du Beheko Errota musika eskolak. Irapena: Apirilaren 28tik ekainaren 16ra Egunak: Ostiralak Ordutegia: 19:45 – 20:45 Irakasle: Domentx Ucin Prezioa: 20 € ikastaro osoa Informazio gehiago: Beheko Errota Musika Eskola 943 71 45 59 musikesko@hotmail.com