'Ez da zure arazoa soilik, gurea ere bada' kanpaina aurkeztu dute

Imanol Beloki Unamuno aza 10 Debagoiena

Emakundek, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiek eta Eudel-ek azaroaren 25eko erakundeen arteko kanpaina aurkeztu dute gaur. Aurtengo leloa Ez da zure arazoa soilik, gurea ere bada da, eta herritar guztiei eskatu nahi die indarkeria matxista jasaten duten emakumeen inguruan komunitatea sortzeko.