Indarkeria matxistaren aurrean aldarriz bete dira bailarako herriak

Izar Ruiz de Austri Arexolaleiba 2025eko azaroaren 25a

Azaroaren 25aren baitan, dozenaka elkarretaratze egin dira Debagoieneko herrietan, Mugimendu Feministak ia herri guztietan egin ditu deialdiak; Itaiak berriz, Arrasaten egin du eskualde mailako elkarretaratzea. Elkartutako herritarrek, indarkeria matxistari aurre egiteko deiekin josi dituzte plazak eta kaleak.

 

Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Egunean, aldarrikapenez bete dira Debagoieneko kaleak azaroaren 25 iluntzean. Eguraldiak lagundu ez duen arren, hainbat eta hainbat izan dira deialdiekin bat egin duten herritarrak eta "indarkeria matxista lehen mailako arazo soziala" dela aldarrikatu dutenak. 

Konplizitate sareen aurrean, erresistentzia feminista 

Mugimendu Feminista Konplizitate sareen aurrean, erresistentzia feminista lelopean mobilizatu da Debagoieneko hainbat herritan.  Autodefentsa feminista aldarrikatzen eta gauzatzen jarraituko dutela adierazi dute: etxean, kalean lantokietan zein jai guneetan. "Erantzun diezaiegun indarkeria sostengatzen duten konplizitate sareei, erresistentzia feministarekin". Arrasateko elkarretaratzean Aurre egingo dizueten emakumeak abestia abestu dute eta "Gora borroka feminista" leloa oihukatuz eman diote amaiera elkarretaratzeari. 

Indarkeria matxistaren aurka, kaleak hartu

Deba Bailara Itaiak antolatutako ekitaldia Seber Altube plazan izan da eta hainbat lelo oihukatu dituzte elkarretaratzean: Emakume langile, antolatu eta Indarkeria matxistari aurre egin, besteak beste. Irakurketan adierazi dute indarkeria matxistarekin amaitzeko aukera bakarra "instituzioetatik kanpo eraikiko den antolakuntza iraultzailea" izango dela. Bengala gorriak piztuta eman diote bukaera Azaroak 25eko mobilizazioari.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak