Bi hizlarik egingo dute saioa. "Lan-eskubideen defentsan Latinoamerikan erreferente diren bi emakumek hartuko dute parte jardunaldian, biak dira LGTBIQ+ feministak", diote antolatzaileek.
Batetik, Estela Diaz, Argentinako Buenos Aires probintziako Gobernuko Emakume eta Aniztasun ministroa da. Bestetik, Katherine Escobar, Langile Klasearen Defentsarako Batasun Nazionaleko Emakumearen eta Inklusioaren idazkaria.
"Gobernu autoritarioek eta gorroto diskurtsoek" markatutako testuinguru globalean, jardunaldiak Latinoamerikako eta Euskadiko mugimendu sozial, sindikal eta feministen arteko loturak indartu eta gogoeta kolektiborako espazio bat sortu nahi duela azaldu dute, "bereziki emakumeei eta sexu-disidentziei eragiten dieten indarkerietan eta gorroto delituetan fokua jarriz".
Nazioarteko topaketak Argentinako eta El Salvadorko testuinguru soziopolitikoa jorratuko du. "Javier Milei eta Nayib Bukeleren gobernuen politika erregresiboak ulertzeko gakoak aztertuko ditugu, baita giza-eskubideetan, lan-eskubideetan eta sexu-aniztasunean izan duten eragina ere", gaineratu dute.
