A25eko elkarretaratzea eta Emakumea eta Kirola Eguna

Izar Ruiz de Austri Arexolaleiba 2025eko azaroaren 24a

Pasa den urteko azaroak 25eko elkarretaratzea Elgetan.

Amantalak talde feministak prest ditu 25erako elkarretaratzea, 19:00etan plazan egingo dena eta 29rako egun osoko egitaraua.

Azaroaren 25ean Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Eguna dela eta, Amantalak talde feministak elkarretaratzea deitu du. Martitzenean, 19:00etan plazan egingo den kontzentraziora batzeko dei egin dute. "Elgetan ez inon, ez dugulako indarkeria matxista onartuko", azaldu dute antolatzaileek. 
 
Bestalde, azaroaren 29rako prest dute aurtengo Emakumea eta Kirola egitaraua. Iaz egin zuten lehenengo edizioa eta pilota izan zuten ardatz. Oraingoan dantzak hartuko du protagonismo ia osoa.Egun guztiko egitaraua 10:30ean hasiko da; dantza saioak egingo dituzte, ia guztiak Elgetako emakumeek gidatutakoak: zumba, erromeria, swing eta aretoko dantzak tarteko. Bazkaria ere antolatu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak