17:30ean izango da Azaroaren 25eko elkarretaratzea

Imanol Beloki Unamuno 2025eko azaroaren 24a

Urtero bezala, Aretxabaletako Mugimendu Feministak deituta, elkarretaratzea egingo dute Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunean, Azaroaren 25ean, 17:30ean, eta Udalak bat egingo du horrekin. "Jendea deialdira gerturatzeko dei egiten dugu, eta guk ere deialdi honekin bat egingo dugu", azaldu du Ainhoa Sanchezek, Aretxabaletako Udaleko Berdintasun zinegotziak

Elkarretaratzeaz gain, hilabete osoan zenbait ekintza antolatu ditu Udalak, eta azaroaren 26an, Arkupe kultura etxeko bigarren solairuan, 18:00etan, azken ekintza izango da. Hain zuzen ere, Autodefensa feminista: más alla de aprender a decir no liburua aurkeztuko du genero-indarkerian aditu eta autodefentsa feministaren prestakuntzan aitzindari Maitena Monroy bilbotarrak, gazteleraz.