Llamalo X antzezlana. Jameko Auditoriumean. Sarrera, doan.
Arta Kolektiboak Sehaska-kanta gorriari antzezlana taularatuko du. Sarrera: zortzi euro.
Pauxa sorgin ikasle bat da, eta Akelarre inprobisatu batera gonbidatu ditu ikusleak; feminizidio historikoari, egungoari eta sorgin-ehizari buruzko kezkak partekatuko ditu, sorginen estereotipoak berrikusita. Virginia Imazek umorez eta samurtasunez aurkeztuko ditu gai horiek eta beste hainbat, ohi legez, genero-ikuspegia oinarri izanda. Prezioa: 6 euro.
Aroa Berrozpek eta Susana Soletok artearen historiako bi koadro ikoniko izanago dituzte gai: La Mona Lisa eta La Maja Vestida. Komedia bizia eta zorrotza. Prezioa: 6 euro.
Marie de Jongh konpainiak Kimu lana taularatuko du. O andereak multinazional batentzat egiten du lan eta etxeak diseinatzen ditu pertsona bakoitzak berea izan dezan. Azken boladan oso kezkatuta dago ideiak agortu zaizkiolako. Prezioa: 4 euro.
Antzezlana 18/98 auziko epaiketatik unibertsitatera, unibertsitatetik mundura, eta desobedientzia zibilaren oinarrietara doa, eta desobedientziaren funtzionamendua eta egungo gizarteak duen haren premia azaltzen ditu. Sarrerak 10 euro.