Atxorrotx Kultura Elkarteak antolatuta, zazpi elizateen oinezko martxa egingo da.
Aloña Mendi elkarteko Mendi sailak antolatuta, Iruñea eta Tafalla artean dagoen Alaitz mendikatera egingo da mendi irteera. Parte hartzeko federatuta egon behar da: alonamendi.mendi@gmail.com.
Bergarako Udalak eta Xaxau konpartsak jai-gunea Oxirondon jarriko dute; Bergarako Mugimendu Sozialistak, aldiz, Munibe plazan egingo ditu ekitaldiak. 08:00 Bigantxak zezen-plazan. 10:30 XLVI. Haur eta Gazteen Simon Arrieta Plastika Sariketa, Espoloian. Laguntzailea: BEART elkartea. 12:00 Ad Libitum txarangaren kalejira, Oxirondotik hasita. 12:30 Bergarako Musika Bandaren kontzertua, Espoloian. Euriarekin Udal Pilotalekuan. 13:30 XLVI. Haur eta Gazteen Simon Arrieta Plastika Lehiaketako sari banaketa,Espoloian. Ondoren, Eskoriatzako Ad Libitum txarangarekin animazioa eta buruhandiak eta kilikiak, Espoloian. 16:30-20:00 Holter familiaren madarikazioa ihes jokoa (scape room). 9-14 urte bitarteko haurrentzat, Seminarixoa aretoan. 17:30 Mokoloblok V. Kale Blok Topaketa, Munibe plazatik hasita. 18:30 Errekortadore txapelketa zezenekin, zezen-plazan. 19:30 Kontzertua: Anje Duhalde. Oxirondo plazan. Xaxauren txosnako egitaraua 12:00 Familientzako egurrezko jolasak. 14:00 Txomingero bertso-bazkaria, haur, familia eta nagusientzat.Bertsolarixak: Onintza Enbeita eta Ane Labaka. Gai-jartzailea: Txinbo. 15:30 Makendo. 21:00 Zartadia podcasta zuzenean. 21:30 Afari herrikoia (Jardun Euskara Elkartea). 22:30 Korto lehiaketa. BMSren txosnako egitaraua –Munibe plaza–: 19:00 Umore ikuskizuna: Hondamendia: Asier K eta Antton Telleria.
Maiatzeko laugarren domekarako, hilak 24, iragarri dute irteera. Apilaiz herritik abiatuko dira lauzpabost orduko irteera egiteko. Izen-ematea zabalik da hilaren 21era arte, kantsatzeke@gmail.com zein 690 74 00 56 telefono zenbakian (Whatsapp).
Gipuzkoako V. Erroten Egunaren harira. Izena emateko: 638 18 70 61 edo iturbe55@gmail.com. 09:30 Plazatik abiatzea oinez. 10:00-14:00 Ate irekiak.
Naturan sakon murgiltzeko gonbidapena da irteera hau, Natur Eskolak gonbidatuta eta Miriam Martinez de Egiduaren eskutik.
Kalegoieneko berdegunea Palestina Lorategia izango da aurrerantzean. Plaka jarriko dute gaur eta olibondo bat landatuko dute. 11:30ean abiatuko dira plazatik, kalejiran.
Jaiki elkarteak antolatutako Dantza Astearen barruan bi ekitaldi: 12:30-14:30 Swing, Lindy Hop eta Balboa erakustaldiak, Gasteizko Escuela de Baile Paso Triple-koen eskutik, Mojetako lorategian. 18:00-20:00 Erretiratuentzako dantzaldia Basotxoekin, Karmele Igartua aretoan.
Mikel Oteizak kontzertua joko du Inkernu tabernan. Eguraldi ona egiten badu, kanpoan izango da.
22. Udaberriko Musikaldiaren baitan.
'La isla de Amrum' filma (Alemania, 2025). Zuzendaria: Fatih Akin. Iraupena: 93 minutu. Sarrera da 5,50 euro.
Erakusketa hurrengo ordutegian ikusgai: martitzenetik egubakoitzera, 18:00-20:30; zapatutan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30 eta domeka nahiz jaiegunetan, 12:00-14:00.