Xalbadorpe elkarteak antolatutako Elgetako erretiratu talde batek egun pasa egingo du eta Ordiia, Donostia, Agiña eta Zarautz bisitatuko dituzte. 09:15ean abiatuko dira autobusean.
Hizlaria: Mariajo Noain. Antolatzailea: Goienagusi elkartea.
Odol emaileen elkarteak urteko odol-ateratzeak iragarri ditu. Hitzordua hartzeko www.gotatanta.eus.
Eguaztenak Oxirondon dinamika egingo dute. Baserritarren azoka eta sukaldaritza zuzenean, Elikaeneak gidatuta.
Jabetze Eskolak antolatuta, kontatuak izateko istorioak, errepikatu ez daitezen.Saio hauetan, beste garai eta testuinguru batzuetan gertatu diren istorioak ezagutuko ditugu, zeintzuetan feminismoak alde batera utzi dituen beste zapalkuntza-sistema batzuk. Irakaslea: Luciana Alfaro (gazteleraz).
EAJko Lege Biltzarreko bozeramaileak etxebizitzaren eta gazteriaren gaia jorratuko du.
Biolontxelo eta piano emanaldia egingo dute 22. Udaberriko Musikaldiaren baitan.
Baionako Kortsarioen sorkuntzek hartuko dute Aroztegi. Inaugurazioa apirilaren 30ean egingo dute, eta 18:30ean Shane Curley eta Azkaiter Peloxek kontzertua eskainiko dute. Erakusketa hurrengo ordutegian ikusgai: martitzenetik egubakoitzera, 18:00-20:30; zapatutan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30 eta domeka nahiz jaiegunetan, 12:00-14:00.
Bi objektu hartuta –pitxer bat eta oinarri bat– sei artistak elementu horiek nola interpretatu eta euren lanetan nola islatu dituzten ikusten da erakusketa honetan. Bakoitzak bere ikuspegia, estiloa eta teknika nola ematen dituen ikustea izan da asmoa, eguneroko objektu bat adierazpen artistiko berezi bihurtuz.Artistak dira: Xabier Mendizabal, Ander Etxaniz Altube, Mirari Sagarzazu, Itziar Bastarrika, Katalin Antxia Abasolo eta June Baonza Pagaldai.