San Migel Txiki jaien barruan, gaur: 16:30 - Mendi bizikleta zeharkaldia 19:00 - Miel eta Txikik hasiera emango diete jaiei, etxafuegoarekin 19:00 - Txorimalo eta erraldoiak auzoko kalietan,, dultzaiñeroak lagunduta, Bujerotik hasita. 19:00 - Pintxo potea eta artisau garagardo dastazea, txosna gunean. 19:30 - Presoen aldeko ekimena, San Anton plazatxoan. 20:00 - KITADELPARE txaranga kalietan zehar 20:00 - HOTZ elkarte solidarioaren janari-postua txosna gunean. 22:00 - Kontzertuak: ospel, Ezpalak eta Ganibet taldeak. Ostian DJ FEST Miel vs Txiki, txosna gunean.
Kurtzebarri eskolako Gurabarri Guraso Elkarteak antolatutako jaia: 16:30 Herriko Plazan elkartzea. 17:30 Ipuin kontaketa Vanessa Gonzalezekin HHkoentzat, eskolako aretoan. 17:30 Egur jolasak plazan 4 urtetik gorakoentzat Kalakaren eskutik. 18:00 Erromeria plazan.
Umeek, 4 urtetik gorakoek, buruhandi edo buruarin bat egingo dute heldu baten laguntzarekin. Egindakoa etxera eroango dute, eta horretarako, tailerraren aurretik aukeratu beharko da egin gura duen modeloa. Izena aldez aurretik eman beharko da Arkupen –15 haurrentzako lekua izango dute–. Prezioa: 5 euro.
Hainbat ariketen bidez psikomotrizitatea lantzeko tailerra egingo dute: oreka bola, plater txinatarrak, zapiak, zankoak eta oihalak erabiliko dituzte, besteak beste. 2 eta 6 urte bitarteko haurrentzat zuzenduta dago eta bi txanda egongo dira: 17:00 – 18:15 18:15 – 19:30 Plaza mugatuak dira eta TipiTapa elkarteko bazkideek lehentasuna izango dute.
Bizipoza photocall-a eta informazio puntua, Txatxilipurdi elkartearen eskutik, eta Aniztasuna Hilabetearen baitan.
Gorosarri dantza taldearen 60. urteurreneko argazki erakusketa ikusgai dago, gaur, kultura etxean, 18:00etatik 20:00etara bitartean.
18:30ean, Col d'Altamirara igoera eta txalaparta 19:00etan, auzo tabernaren irekiera 19:00etan, ping-pong txapelketa 21:00etan, kantu-afaria Amaiur eta Garazirekin
Herri arteko txapelketako bueltako partiduak. Antzuola-Zegama.
Hizlaria: Alvaro Arrizabalaga. Antolatzailea: Lanbroa elkartea.
18:30ean, Jakoba Errekondorekin solasaldia 20:00etan, txosnaren irekiera eta brindisa
'Amarga Navidad' filma (Espainia, 2026). Zuzendaria: Pedro Almodovar. Iraupena: 111 minutu. Sarrera da 5,50 euro.
Heroina eta HIESa Urretxu-Zumarraga. 62 minutuko iraupena.
Haurtzarotik bere zibaren giroskopia-efektuak harrapatutako baserri-gizon baten istorioa da. Korapiloz eta biraz beteriko bidaia, jokora garamatzana, bizitzako egoerarik garrantzitsuenetako bat. Zirkuko arteak zibaren joko herrikoiarekin eta Mediterraneoko kulturaren sustraiekin uztartzea da gaur egungo ikuskizun honen helburu nagusia. Ziba jolas magiko eta antzinakoa da, eta sei mila urtetik gorako historia duten bira hipnotikoak ditu. Euriarekin Seminarixoan izango da.
Garagardoak dastatzeko ekitaldia Loramendi euskara elkarteak antolatuta Gerrigardo artisau garagardoko kideekin.
23:00etan hasita, Meison eta Blakkat Mentxu taldeek kontzertua egingo dute Irati tabernan. Doakoa izango da.
Baionako Kortsarioen sorkuntzek hartuko dute Aroztegi. Inaugurazioa apirilaren 30ean egingo dute, eta 18:30ean Shane Curley eta Azkaiter Peloxek kontzertua eskainiko dute. Erakusketa hurrengo ordutegian ikusgai: martitzenetik egubakoitzera, 18:00-20:30; zapatutan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30 eta domeka nahiz jaiegunetan, 12:00-14:00.
Bi objektu hartuta –pitxer bat eta oinarri bat– sei artistak elementu horiek nola interpretatu eta euren lanetan nola islatu dituzten ikusten da erakusketa honetan. Bakoitzak bere ikuspegia, estiloa eta teknika nola ematen dituen ikustea izan da asmoa, eguneroko objektu bat adierazpen artistiko berezi bihurtuz.Artistak dira: Xabier Mendizabal, Ander Etxaniz Altube, Mirari Sagarzazu, Itziar Bastarrika, Katalin Antxia Abasolo eta June Baonza Pagaldai.